progresio

iz. Mat. Lege jakin bati jarraitzen dioten zenbakiz osaturiko segida.  v  Progresio aritmetikoa. Ondoz-ondo jarrita dauden zenbaki biren arteko kenketaren emaitza beti kopuru bera den progresioa. Kopuru hori positiboa bada progresioa gorakorra dela esaten da; eta negatiboa denean, berriz, progresioa beherakorra dela esaten da. Kopuru horri progresioaren arrazoia edo diferentzia deritza. a1, a2, a3, …, an (maiz (an) gisa adierazten dira progresioak) zenbakiz osaturiko segida edo progresio bat progresio aritmetiko bat bada an=an-1+d betetzen da; arrazoiak d izena hartzen du eta honela kalkulatzen da:



Era berean, progresio aritmetiko baten edozein gai (an) honela kalkula daiteke:



Bertan d progresioaren arrazoia, a1 progresioaren lehen gaia etangai horrek segidan duen zenbakia direlarik. Progresio aritmetiko bateko ^n gai ondoz-ondokoen batura kalkulatzeko, berriz, formula hau erabiltzen da:



  v  Progresio geometrikoa. Ondoz-ondo jarrita dauden zenbaki biren arteko zatiketa beti kopuru bera duen progresio mota. Kopuru horrek arrazoi izena hartzen du eta r letraz adierazten da maizenik; honela definitzen da:



n gai dituen progresio geometriko batean hau betetzen da:



Progresio geometriko jakin baten edozein gai, berriz, honela kalkula daiteke:



n gai ondoz-ondokoren arteko biderkaduraren eta batuketaren formulak, berriz, hauek dira:



 Formula horretan an gaia goiko adierazpenaz ordezkatuz gero, adierazpen erabilgarri hau ateratzen da: