Buletina behar den moduan ikusten ez baduzu, egin klik hemen buletina nabigatzaile batean bistaratzeko.

Kulturkaria

2024ko otsaila

Hileko argitalpenak

EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2023. urtea

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko kultura-programazioaren egoeraren berri ematen du txosten honek. Argitalpen-urtea: 2024

Liburuaren barne merkataritza EAEn 2022

Txosten honetan, EAEko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak bildu dira, 2022ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak, eta sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du. Azterlanean, argitalpen globalari nahiz euskarazko argitalpenari buruzko informazioa dago jasota. Argitalpen-urtea: 2024

Euskarazko argitalpenak 2022

Txosten honetan, euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu dira, 2022ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko datuak ez ezik, Ipar Euskal Herrian egindako produkzioa ere hartu da aintzat.Horretaz gain, aipatu lurraldeetatik kanpo dauden eta euskarazko argitalpenak egin dituzten argitaletxeen produkzioak ere jaso dira. Argitalpen-urtea: 2024

Ikusiker (2023-2024): Instagram

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko azaroaren 15etik 23ra bitartean Instagram sare sozialari buruz egindako inkestaren emaitzak. Guztira 2374 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Argitalpen-urtea: 2024

Ikusiker (2023-2024): Youtube

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko abenduaren 11tik 18ra bitartean Youtube plataformari buruz egindako inkestaren emaitzak. Guztira 2147 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Argitalpen-urtea: 2024

Kulturklik Profesional

HEZIKETA ETA JARDUNALDIAK

 Arte eszenikoak
dFeria 2024: "Metamorphosis Method" eskola magistrala, Iratxe Ansarekin eta Igor Bacovichekin

LAGUNTZAK ETA DEIALDIAK

 Ikus-entzunezkoa
Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: zinema gidoiak (2024)

ALBISTEAK

 Bestelakoak
Euskadi kultura- eta sormen-industrien munduko epizentroa izango da apirilaren 15, 16 eta 17an

Jarduera gehiago

 

Deialdi gehiago

 

Albiste gehiago

BEREZIAK

 Museoak
MuseoTIK, Euskadiko museo digitala

BEREZIAK

 Arte eszenikoak
Les Bobé Bobé, umore (ez hain) absurdoa

BEREZIAK

 Musika
Muare: «Diskoan jaso duguna egiazkoa eta zuzena da, ikaspen-prozesu baten emaitza zintzoa»

Aurreko buletinak

Kulturkaria buletina jasotzeari utzi nahi diot.

Kultura Sailburuordetza
Eusko Jaurlaritza