Euskadiko XXXI Eskolarteko Kirol Jokoak - Herri Kirolak 2012

Aurkezpena | Kokapena |  Programa | Araudia| Emaitzak | Argazkiak

 Arautegia Herri Kirolak 2012

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Herri Kirol Federazioekin lankidetzan, 2012ko maiatzaren 26an Eibarren (Gipuzkoa). Hauxe duzue jokoen araudia:

1. Partaidetza

Partaidetza bi mailatan emango da:
Infantil mailako Euskadiko txapelketa: 1998 eta 1999 urteetan jaiotako kirolarien partaidetzarekin
Alebin mailako Topaketak: 2000 eta 2001 urteetan jaiotako kirolarien partaidetzarekin
Lurralde eta kategoria  bakoitzeko 3 talde gonbidatuko dira.

2. Taldeen Osaera

Ikastetxeetako taldeek bete beharreko arauak:

a) Taldeek 10 eta 15 neska mutil bitartean izan beharko dituzte.
b) Erabiliko den materiala kategoria bakoitzari egokituko zaio.


3. Joku Sistema

Infantil mailako talde bakoitzak bost jokotan hartuko du parte: sokatira, lokotx bilketa, zaku erute, giza proba eta txingak.

Alebin mailako talde bakoitzak 4 jokotan hartuko du parte: sokatira, lokotx bilketa, zaku erute eta txingak

Proba hauez gain urtean zehar Euskal Autonomi Elkarteko, gutxienez, bi lurraldetan beste probaren batean partaidetza nahiko egongo balitz, modalitate horren Euskadiko Txapelketa ere deituko genuke.

4. Sailkapena

Puntuka izango da. Proba bakoitzean, lortutako sailkapenaren arabera banatuko dira puntuak: lehenengoari 3 puntu, bigarrenari 2 eta hirugarrenari 1. Puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea izango da.

5. Probak

Zirkuitu erara egingo dira probak; talde guztiak aldi berean parte hartuz. Taldeak bi multzotan sailkatuko dira eta horrela jokatuko dute proga guztien zehar.

- Sokatira:

- Lokotx bilketa:

- Zaku erute:

- Giza proba:

- Txinga erute:

6. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
 f)  Euskadiko Herri Kirol Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28