Xuxen Office 2000/XP


2003ko abuztua




Ezaugarriak
Ezaugarri orokorrak

a) Dokumentuaren barneko analisi-unitatea hitza da testuingurua kontuan hartu gabe; beraz Xuxenek detektatu eta zuzentzen dituen okerrak euskara batuan ez dauden hitz-formak dira, baina inola ere ez du detektatzen komunztadura falta, edota, sintaktikoki akastuna izan arren, euskaraz egoki osatutako hitza (etxeen nago, esate baterako ontzat emango du).

b) Okertzat eman ditzake euskarazko hitz egokiak bere hiztegi nagusian ez daudelako. Hiztegia aberasten ari denez, etorkizuneko bertsioetan gutxiago gertatuko da. Dena den, hitz hauek erabiltzailearen hiztegian sar daitezke, handik aurrera okertzat jo ez ditzan.

d) Euskalkiei dagokien lexikoa sarturik ez dagoenez forma dialektalak (eskeini, haundia, ... ) okertzat jotzen ditu Xuxenek. Hau nahita egiten da eta honela mantenduko da, euskara batuaren arauak bultzatu nahi baititu Xuxenek. Halako hitzak erabiltzailearen hiztegian sar daitezke baina kontutan hartuz deklinabide batua dela onartzen den bakarra.

e) Erabiltzaileak ezin du hiztegi orokorra aberastu, baina bere hiztegi pertsonalaren bidez (erabiltzailearen hiztegiaz) aberats dezake Xuxenek onartuko duen lexikoa.

Aurreko horren guztiaren arrazoia sinplea da, zenbat eta lexiko handiagoa izan aukera gehiago dago hitz oker batzuk ontzat hartzeko; beraz, hitz orokorrak ez badira, hobe da gai edo erabiltzailearekin lotutako hiztegi berezituetan edukitzea, horrela hitz horiek behar diren testu edo erabiltzaileei lotuta baino ez baitira onartuko.

Erabiltzaileak hiztegi pertsonal bat baino gehiago eduki dezake, bakoitzari bere izena emanda, eta egiaztapen edo zuzenketa bakoitzean horietatik nahi adina erabili ahal izango ditu. Hala ere ez da gomendatzen hiztegi asko erabiltzea batera.

f) Erabiltzailearen hiztegian, hiztegi orokorrean bezala, ez dira hitzak edo formak sartzen, erroak baizik. Honen arrazoia hauxe da: erro bat sartzen bada, bere flexio guztiak ezagutuko ditu Xuxenek, eta horrela erabiltzailearentzat askoz erosoago gertatuko da. Horren truke erabiltzaileak zenbait informazio eman behar du sartu nahi duen hitzari buruz, adibidez, izena, adjektiboa ala aditza den. Erabiltzailearen hiztegiari buruzko kapituluan informazio gehiago aurki daiteke horretaz.



Menura

Hurrengo urratsak