Xuxen Office 2000/XP


2003ko abuztua




Ezaugarriak
Zer da Xuxen

Helburua euskarazko testuen zuzentasun ortografikoa bermatzea da, hau da, errore tipografikoak zein ortografikoak detektatu eta zuzentzea. Helburu honi begira euskara batua da onartzen dena. Euskara batuan zuzena ez den hitz bat aurkitzen duenean Xuxenek abisua ematen du. Abisuari kasu egitea edo ez egitea erabiltzailearen esku dago.

Zer egiten du?

Dokumentuak hitzez hitz tratatzen dira, hitz bakoitza zuzena denentz erabakiz. Hitzak ezagutzen dituen bitartean lanean jarraitzen du etengabe, baina hitzen bat ezagutzen ez duenean abisua ematen du. Abisu baten aurrean erabiltzaileak honako aukera hauek ditu:

  • Hitza onartu agerpen konkretu horretan.

  • Hitza onartu eta gogoratu aurrerantzean; horrela, dokumentuan berriro azaltzen bada, onartu egingo da abisurik eman gabe.

  • Hitza onartzeaz gain hitzaren erroa hiztegi pertsonalean sartu; horrela hitz hori ezezik, bere errotik sortutako forma guztiak (flexioak) ere onartuko dira dokumentu horretan eta etorkizunekoetan.

  • Hitza zuzendu teklatutik, erabiltzaileak hitz-forma egokia dakienean.

  • Proposamenak eskatu, erabiltzaileak hitza nola idazten den ez dakienean edo zalantzan dagoenean.

Xuxenen prozesua konplexu samarra da, euskara eranskaria denez, ezin izan baita erabili inguruko erdaretan bezala hitz-forma guztiekin osatutako zerrenda. Euskarazko hitzek morfologikoki analizatzea eskatzen dute egiaztatuko badira.

Zer ez du egiten?

Xuxenek, beste zuzentzaile ortografiko guztiek bezala, ez du testuingurua kontuan hartzen; beraz, ondoko kasu hauetan ez du laguntzarik emango:

  • Arazo sintaktikoetan: "Ni dut" edo "berari eman du" bezalakoak ontzat emango ditu, hitzez hitz hartuta horiek denak zuzenak baitira.
  • Akats baten ondorioz sortutako hitz egokietan: "klaseak hazi dira" idatziz gero, "hazi" beharrean "hasi" jarri nahi bazen, hori ez litzateke harrapatuko.
  • Hitz bat bi unitatetan zatitzen bada proposamenak ez dira egokiak izango.

Gerta daiteke, baita ere, abisua ematea ondo dauden hitzetan, hauen erroak Xuxenen hiztegian ez daudenean. Hiztegi handia duenez, arazo hau hitz teknikoekin, pertsona eta toki izenekin edo hitz arraroekin gertatuko da batik bat. Maiz erabiltzen diren hitzekin horrelakorik gerta ez dadin, komeni da hitz horiek erabiltzailearen hiztegian sartzea.



Menura

Hurrengo urratsak