Xuxen Office 2000/XP


2003ko abuztua




Erabilera
Erabiltzailearen hiztegia

Erabiltzailearen hiztegiaz

Sarreran azaldu den bezala lexikoa zabal daiteke erabiltzailearen hiztegi pertsonalean hitz berriak sartuz; horrela, lema hori zein bere flexioak ontzat hartuko dira handik aurrera hiztegi pertsonal hori erabiliko denean. Hau lortzeko zenbait informazio eskatzen du Xuxenek hiztegi pertsonalean hitz berri bat sartzerakoan, informazio hori funtsezkoa baita forma deribatuak ondo ezagutu ahal izateko.

Beraz, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan erabiltzailearen hiztegia aberasteko orduan:

  • Funtsezkoa da hitzaren kategoria ondo zehaztea.

  • Hitz-erroa eman behar da eta ez hitzaren forma; beraz, izenetan eta adjektiboetan bukaerako a letra "a" organikoa denean soilik jarri behar da, eta aditzetan erroa besterik ez, hau da, "tu", "du" edo "i" bukaera jarri gabe. Horrela "hiztegiratu" aditza hiztegian kokatzeko "hiztegira" sakatu behar da.

  • Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak. Beraz, beste hizkuntzetako karaktereak, azentuak, etab. ez dira onartuko hiztegian. Kontuz maiuskulekin, behar-beharrezkoak direnean baino (sigletan edo hitz baten lehen karakterean normalean) ez baitira erabili behar.

  • Normalean letra minuskulak erabiliko dira. Izen nagusietan lehen letra maiuskulaz idatzi beharko da. Siglei dagokienean beti maiuskulaz erabili behar dena maiuskulaz sartuko da (hala ere beti punturik gabe) baina minuskulaz edo maiuskulaz idazteko aukera eman nahi denean minuskulaz sartu beharko da. Laburduretan ere puntuak ez dira onartuko.

  • Erabiltzaileak sartu nahi duen hitza kategorietako batean kokatu ezin badu bestelakoa aukera behar du; horrelakoetan Xuxenek hitza bere horretan ezagutuko du handik aurrera, baina ez bere flexiorik edo deribaturik.

Aipatu den bezala ez da komenigarria hitz okerrik edo dialektalik sartzea hiztegi pertsonalean, hitz flexionatuak onartzeko jarraitzen diren arauak euskara batuarenak baitira. Beraz, honako filosofia honi jarraitzea gomendatzen da: ez dira sartuko lema dialektalak erabiltzailearen hiztegian, eta halako hitzak erabiltzaileak berak eman beharko ditu ontzat zuzenketa-fasean hala nahi izanez gero. Kontuan hartu behar da Xuxenen barruan Euskara Batuari dagozkion erregela morfofonologikoak ari direla lanean.

Erabiltzailearen hiztegiaren formatua

Erabiltzailearen hiztegia testu formatuan eraikitzen da Microsofteko parametroen arabera, baina zenbait karaktere berezi erabiltzen dira:

  • lerro-hasierako # karakterea kontutan hartuko ez diren oharrak adierazteko erabiltzen da

  • maiuskulak adierazteko 9 karakterea eta dagokion minuskula idatziko da

  • ñ karakterea adierazteko 8 karakterea erabiltzen da

  • lerro hasierako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 karaktereek sarrera leku-izena, pertsona-izena, izen arrunta, adjektiboa, aditza edo sigla den adierazten dute hurrenez hurren. Lerroan halako karaktererik ez badago sarrera horrek flexiorik ez duela ulertuko da.

  • Hitz bukaeran zenbait karaktere berezi ager daiteke flexioa ondo ezagut dadin: R (r gogorra), A (a itsatsia), 1 leku-izenetan eta / sigletan.

Aurreko guztia kontuan hartuz norberak edita dezake bere hiztegia eta ondoren erabili programarekin batera.

Erabiltzailearen hiztegi berriak sortzen

Hiztegi berri bat sortzeko hauxe egin behar da:

  • Office-ko programan gaudela Tresnak (Tools, Herramientas) menuko Aukerak... (Options..., Opciones...) barruan Ortografia eta gramatika (Spelling and Grammar, Ortografía y gramática) erlaitzeko txartelean kokatu behar gara.




  • Txartelean Pertsonalizatu hiztegia (Custom dictionary, Diccionario personalizado) izena duen kutxa bat agertzen da eta eskuinean Hiztegiak... (Dictionaries..., Diccionarios...) izeneko botoi bat. Bertan sakatuz gero leiho berri bat agertuko zaigu orain arte selekzionatu diren hiztegiekin, eta 4 aukera eskainiz:
  • · Berria... (New..., Nuevo...): berri bat sortzea

    · Edizioa (Edit, Modificar): aldaketak egitea (kontuan hartu aurreko atalean esandakoa)

    · Gehitu... (Add..., Agregar...): existitzen den bat hautatzea

    · Kendu (Options, Quitar): hautatutako bat kentzea

    Lehen aukerarekin berri bat sortzen dugu. Programa instalatutakoan erab.dic izeneko euskarazko hiztegi bat sorturik geratzen da.

    Erabiltzailearen hiztegia aberasteko

    Aurretik esan den bezala, hitz baten zuzenketan Gehitu (Add, Agregar) aukeraz sarrera berriak gehitzen dira erabiltzailearen hiztegian. Sarrera sartzeko hitza editatu behar da lema hutsa uzteko (aditzetan -tu edo -i bezalako atzizkirik gabe, izenetan -a bukaera bakarrik a itsatsiaren kasuan etab.) eta ezinbesteko maiuskulak (siglak, hasierakoak leku- zein pertsona-izenetan) baino ez uzteko.





    Gero, flexioa kenduz lema lortu ondoren (gogoratu Erabiltzailearen hiztegiaz atala) kategoria aukeratu behar da ondoko irudian azaltzen den menua erabiliz:





    Informazio hori gorde dadin Hiztegiratu botoia sakatuko da.





    Hortik aurrera forma horren flexio osoa ezagutuko da. Horrela aurreko testuan azpimarratuta agertzen ziren Timorko eta Timorren (2 aldiz) dagoeneko azpimarratu gabe agertuko dira.



Menura

Hurrengo urratsak