![]() |
||
|
Erabilera
|
|
Egiaztapena eta zuzenketa
|
|
Behin hizkuntza aukeratuta, euskarazko testuen egiaztapena burutuko da beste hizkuntzetan egiten den bezala. Hitz ezezagunak azpimarratuko ditu Ortografia idatzi ahala egiaztatu (Check spelling as you type, Revisar ortografía mientras escribe) aukera aktibaturik baldin badago Aukerak... (Options..., Opciones...) barruan Ortografia eta gramatika (Spelling and Grammar, Ortografía y gramática) erlaitzeko txartelean.
Zenbaki eta daten flexioa egiazta dadin desaktibatu behar da Zenbakidun hitzak ez kontuan hartu (Omitir palabras con números) aukera txartel horretan. Zuzenketa egiteko proposamenak lortzeko saguaren eskuineko botoia sakatu beharko da azpimarratutako hitzaren gainean. Erabiltzailearen hiztegian gehitzeko aukera ere izango dugu Gehitu (Add, Agregar) aukera selekzionatuz (ikus Erabiltzailearen hiztegia atala)
Bestela, idatzi ahala egiaztatu nahi ez denean alegia, Tresnak (Tools, Herramientas) menuko Ortografia eta gramatika (Spelling and Grammar, Ortografía y gramática) aukeraz baliatuko gara ortografia egiaztatzeko. Ezagutzen ez diren hitzetarako zenbait aukera eskaintzen du:
|
| |
||