Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

C1 maila - 2025eko HOBE deialdia (ordenagailu bidez)

C1 Erabiltzaile gaitua

Probak egiteko leku, egun eta orduak

C1 mailakako entzumen, irakurmen- eta idazmen-probak
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna eta ordua
  • Apirilaren 29an (48 plaza)
  • Maiatzaren 6an (48 plaza)
  • Maiatzaren 7an (48 plaza)

Matrikula egiterakoan, aukeratutako txandan adieraziko da azterketaren hasiera-ordua.

  • Irailaren 24an (48 plaza)
  • Irailaren 26an (35 plaza)
  • Irailaren 30ean (35 plaza)
Matrikula egiterakoan, aukeratutako txandan adieraziko da azterketaren hasiera-ordua.
Lekua HABEren egoitza nagusian (Donostia): Vitoria-Gasteiz kalea 3, 5. solairua  HABEren egoitza nagusian (Donostia): Vitoria-Gasteiz kalea 3, 5. solairua 
C1 mailako mintzamen-probak
LEHEN AZTERKETALDIA BIGARREN AZTERKETALDIA
Eguna

Uztailaren 2tik 5era

Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)

Azaroaren 20tik 22ra

Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)

Ordua HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra)
Lekua

Gipuzkoa

Gipuzkoa

Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen:

Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak

Egun- eta ordu-aldaketak

Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak

  • Behin betiko egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, maila/deialdi horri esleitutako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.
  • Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira. Eskaera egiteko, hasi saioa HABEren webgunean eta Azterketaren datak eta lekuak aukeran sartu.
  • Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak matrikula egitean hautatutako lurraldearen barruan, eta HABEk, horretarako aukerarik ikusten badu, baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak

Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:

  1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege- edo erregelamendu-izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
    • Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko egiaztatzegintza@habe.eus helbidera mezua bidaliz.
    • Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.
    • Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da.
    • Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
    • Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu adierazpen-agiria HABEra posta elektronikoz igorri, ez-aurkeztutzat joko da azterketaldi horretan.
  2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

Proben ezaugarriak

Lau trebetasun-proba

Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).

Proben ezaugarrien laburpena - C1 maila
Irakurmen-proba Entzumen-proba Idazmen-proba Mintzamen-proba
Ariketa-mota Irakurgai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, hutsuneak betetzea eta/edo sinonimoak aukeratzea, betiere aukera anitzen artean dagokion erantzuna edo itema hautatuz. Entzungai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, aukera anitzen artean dagokion erantzuna hautatuz. 300 hitzeko testu bat edo 180 hitz inguruko bi testu idaztea (egin beharreko ariketak zehaztuko du testu bakarra idatzi behar den ala bi idatzi behar diren), enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko. Aurrez prestatutako gai bat azaltzea bakarka (5 minutuz) eta bat-bateko elkarrizketa binaka (beste azterketari batekin edo aztertzailearekin, 10 minutuz).
Gehienezko puntuazioa 20 puntu 20 puntu 30 puntu 30 puntu
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa 10 puntu 10 puntu 15 puntu 15 puntu
Iraupena 60 minutu 30 minutu inguru 90 minutu 40 minutu inguru (20 minutu probaren lehen ariketa prestatzen eta 20 minutu epaimahaiaren aurrean).
Emaitzari buruzko oharra Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Ezinbestekoa da entzumen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Idazmen-proban gutxienez 14 puntu lortu behar dira mintzamen probara aurkezteko. Idazmen-proban 14 puntu dituzten azterketariek, agiria eskuratzeko, gutxienez 17 puntu lortu beharko dituzte mintzamen-proban.

Proba-eredua

Ikasbil atarian daude eskuragarri C1 maila egiaztatzeko proben ereduak (leiho berri batean irekitzen da).

Proben kalifikazioa

Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa automatikoki egingo du HOBE aplikazio informatikoak.
  • Ebaluazio-irizpidea: erantzun zuzenen puntuazioaren batura (erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko).

Idazmen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
  • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 13), koherentzia (% 24), kohesioa (% 17), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 26).
  • Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren %20a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ-GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 80era iritsi diren idazlanaren puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
C1 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua: 300 hitz)
Idatzitako hitz-kopurua Puntuazio-kenketa
271-299 -1
258-270 -2
241-257 -3
≤ 240 EZ-GAI

Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa):

  • Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
  • Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
  • Oharra: gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira

Mintzamen-probaren kalifikazioa

  • Zuzenketa-modua:mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
  • Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 10), koherentzia eta kohesioa (% 20), jariotasuna (% 25), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 25).