
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2024ko urtarrilaren 19an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2024-02-01; 24. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz,
Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak»
Ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 24a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.