
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).
2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak emandako ahalmenez baliatuta, baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Juan José Lanz Rivera jauna (NAN: ***5866**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Espainiar Literatura»; Kodea: CUC8/1 – D00351-10, Saila: «Filologia eta Historia»; Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Espainiar Literatura: XX. Mendea».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.