
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA).
2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitate Sistemarena; martxoaren 23ko BOE), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Haritz Sardon Muguruza jauna (NAN: ***3997**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Jakintza arloa: «Kimika Fisikoa»; Kodea: TUC8/1 – D00340-15; Saila: Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia; Ikastegia: Kimika Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (eusk./ing./gazt.); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Kimika Makromolekularra».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko apirilaren 29a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.