
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, 2021eko irailaren 21ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko errekurtsoen gaineko zenbait ebazpen.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 1. Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan, bi hileko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 21a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.