
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 290/2021 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
290/2021 prozedura laburtua, Ertzaintzako karrerako funtzionario batek jarria, 2021eko maiatzaren 6ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, aukerako berraztertze-errekurtsoa ezetsi zen. Ezetsitako errekurtsoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 2ko ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpen horrek Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizialaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozedura deitu zuen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2021eko irailaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.