Etxeko ekonomia
Garrantzitsua da etxean dirua ondo kudeatzea familiaren beharrak asetzeko, ezustekoetarako prest egoteko eta zorpetzea saihesteko. Ezinbesteko gastuak eta ezinbestekoak ez direnak bereizten ikasi behar da eta fakturak ulertu egin behar dira, familia-finantza osasungarriak izateko.
Erosketak eta zerbitzuak
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Aurrekontuaren kontzeptua ezagutuko duzu.
- Beharrezko gastuak eta beharrezkoak ez direnak bereizten ikasiko duzu.
- Aurrezteak duen garrantziaz eta epe luzera izan ditzakeen onurez hausnartuko dugu.
- Gastuak fakturen bidez ulertuko dituzu, eta atalak bereizten jakingo duzu.
- Gainzorpetzearen kontzeptua ezagutuko duzu, eta horretara eraman zaitzaketen egoerak identifikatu eta nola prebenitu ikasiko duzu.
Teoria eta praktika elkarrekin lotzen dituzten saio planifikatu eta egituratuak. Parte-
hartzaileak modu aktiboan inplikatzen dira, dinamika fisikoen eta digitalen bidez.