Esaldi bakarreko paragrafoak: arazoak eta konponbideak (I)
egilea: Izaskun Zuntzunegi Legarreta,
Esaldi bakarreko paragrafoak idazkera juridiko tradizionalak utzi digun arazo handienetako bat dira. Testu-atal luzeak dira, eta bigarren mailako informazioz, tartekiz eta abarrez beteta daudenez, lehen irakurketa batean ulertzeko zailak dira, baita adituentzat ere.
Post honetara adibide praktiko bat ekarri dugu. Ebazpen baten esaldi bakarreko paragrafo batekin lan egingo dugu: aztertu, eta, urratsez urrats, dituen arazo guztiak konpontzen saiatuko gara.
|
Jatorrizko testua |
|
“Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, honako hauek onartzea erabaki zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako goi-mailako teknikarien kidegoko eskala juridikoan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda; Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatuta duten pertsonen behin betiko zerrenda; eta espezialitate hori egiaztatzeko probarako onartutako pertsonen behin betiko zerrenda”. (Gaztelaniazkoaren itzulpena da. Itzultzailea saiatu da testua irakurgarriago egiten.) |
- Garrantzitsua ez den informazioa oin-oharretara eramango dugu. Horrela, testua arindu, eta errazago irakurriko dugu.
|
Oin-oharra 1Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako goi-mailako teknikarien kidegoa. |
- Informazio gehiegi jarraian pilatu ez dadin, zerrenda bertikal gisa berrantolatuko dugu.
- Zerrenda arintzeko, behin eta berriz errepikatzen den informazioa zerrendatik ezabatu, eta sarrera-esaldira eramango dugu.
|
Hiru itemeko zerrenda bertikala: … IVAPeko zuzendariak behin betiko zerrenda hauek onartu zituen:
|
- Egitura pasiboak saihesten ditugu, errazagoa baita ekintza nork egin duen eta zer egin den adierazten duten esaldiak ulertzea.
|
Jatorrizko testua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, honako hauek onartzea erabaki zen: |
Proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, honako hauek onartu zituen: |
- Testua laburtzeko, siglak erabiltzen ditugu, baldin eta uste badugu testuaren hartzaileak siglaren esanahia ezagutzen duela. Bestela, erabiltzen den lehen aldian jarri esanahia parentesi artean, eta hurrengoetan sigla soila erabili.
|
Jatorrizko testua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, |
Proposamena IVAPeko zuzendariak 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, |
- Letra lodia erabiltzen dugu bereziki garrantzitsuak diren elementuak nabarmentzeko.
|
Jatorrizko testua “Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, honako hauek onartzea erabaki zen: |
Proposamena 2022ko azaroaren 18ko Ebazpen bidez, IVAPeko zuzendariak behin betiko zerrenda hauek onartu zituen:
|
Jarraian, behin aldaketak aplikatuta, testuaren behin betiko proposamena aurkezten dugu:
|
2022ko azaroaren 18ko Ebazpen bidez, IVAPeko zuzendariak behin betiko zerrenda hauek onartu zituen:
1 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako goi-mailako teknikarien kidegoa. |
- Paragrafoetako lehenengo esaldiaren garrantzia - Administrazio Hizkera Argia - IVAP (euskadi.eus)
- Paragrafoen garrantzia (1) - Administrazio Hizkera Argia - IVAP (euskadi.eus)
- Paragrafoen garrantzia (2) - Administrazio Hizkera Argia - IVAP (euskadi.eus)
- Paragrafoen garrantzia (eta 3) - Administrazio Hizkera Argia - IVAP (euskadi.eus)











