Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Biziaria aurkezteko jardunaldia

BIZIARIA 70 urteko eta gehiagoko pertsonei egin zaien inkesta batetan oinarritutako proiektua da

Abenduaren 14an BIZIARIA proiektuaren lehenengo emaitzen aurkezpena  Donostiako Kursaal Jauregian egingo da. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta bere iraupena 3 ordukoa izango da. Jardunaldi hau inkestan parte hartu duten pertsona guztiei zuzenduta dago bereziki, eta nahi dutenek senide edo lagun batekin etorri ahal izango dira inkestaren emaitzak zuzenean entzutera.

Ekitaldira hurbiltzeko nahitaezkoa izango da hurrengo web-orrian izena ematea: 

Jardunaldira joateko inskripzio orria

edo hurrengo telefonoan: 945 016 365

Plaza kopurua mugatua da eta horregatik baieztapenak inskripzio-hurrenkeraren arabera egingo dira.

Pertsona guztien irisgarritasun, mugikortasun edo arreta-premia bereziak betetzen saiatuko gara eta horretarako atal zehatz bat dago inskripzio orrialdean.

Kursaal Jauregiko ateak goizeko 10:30tan zabalduko dira, lehenego ilarak mugikortasun arazoak dutenentzat erresarbatuta egongo dira

EGITARAUA:

  • 11:00 -11:15 Irekiera instituzinala.
  • 11:15 -12:00 Emaitzen aurkezpena.
  • 12:00 -12:30 Testigantzak
  • 12:30 -12:40 Adituen Batzordearen abiaratzea (parte hartzeko gonbidapena) eta inkesten 2. olatuari buruzko informazioa.
  • 12:40 -13:00 Itxiera eta musika-emanaldia.
  • 13:00-14:00 Luntxa

Azken aldaketako data: