EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Big Data 2023 bidezko mugikortasun-azterlana

                                               

2023ko BIG DATA BIDEZKO MUGIKORTASUNAREN AZTERKETA

Informazioaren teknologia berriek eta haiek erabil ditzaketen aplikazio aurreratuek, pertsonen mugikortasunari buruzko ezagutza eskuratzeko aukera ematen dute, Big Datako teknologia aurreratuen bidez.

2023. urterako eguneroko mugikortasunaren azterketa aurkezten dugu, Big Data teknologiaren bidez lortua. Datuetan sartzen dira jatorria eta/edo helmuga Euskadin duten bidaiak, egindako EAEko zonakatzearen1 arabera, bai eta eguneroko joan-etorriak ere, generoaren, adinaren eta errenta-mailaren arabera banakatuta..

Matrize horiek lortzeko, telefonia mugikorreko erregistro anonimizatuak erabili dira. Zehazki, telefono mugikorrek konektatuta dauden antenetan sortzen dituzten gertaera pasiboak erabili dira.

Enlaces


1. Honako gidalerro hauek jarraitu dira zonakatzea egiteko:

      Probintzia-hiriburuak barrutitan zonifikatzen dira.
      5.000 biztanletik gorako udalerriak halakotzat zonifikatzen dira, hurrengo puntuak eragozten duenean izan ezik.
      5.000 biztanletik beherako udalerriak eskualde bereko beste udalerri batekin edo batzuekin batera zonakatzen dira.
      Hainbat poligono disjuntuz osatutako eremuak saihesten saiatzen da.