Itsas Kirol Arrantzarako Baimenak

Deskribapena


Itsasoko kirol arrantza egiteko beharrezko baimena.

2025eko TASA: 18,31 €

Itsas kirol arrantza da aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik egiten dena, inolako irabazi-asmorik gabe eta ez da zilegi, beraz, harrapaturikoa salgai jartzea, ezta beste edonolako merkataritza-eragikerarik egitea ere.

Itsasoko kirol-arrantzan aritzeko, gutxienez 16 urte eduki behar dute eta baimen egokia eduki behar da, arrantza-motaren araberako baimena, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak ematen duena.

Bi motatako baimenak daude:

1. Itsasoko ur azalekoa: lehorretik edo Matrikula-Erregistroko Zazpigarren Zerrendako ontzi batetik kirol-arrantzan egiteko ahalmena ematen du (5 urteko gehienezko iraunaldia)

2. Itsasoko urpekoa: igeri eginez edo urpean birika hutsekin arrantzan ibiltzeko ahalmena ematen du urpeko baimenak (urte bateko gehienezko iraunaldia)


Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Eskabidean jasotako datu pertsonalak arrantza-sektorearen antolamendua izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.

• Arduraduna: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza - Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

• Helburua: arrantza-lizentziak eta -ontziak eta zehapen-espedienteak jendaurrean jasotzea. Arrantza-flotaren erregistroa, arrantza-produktuen salmenta, ikuskapena eta plangintza.

• Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.

• Hartzaileak: Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Nekazaritza eta Arrantza Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS)

• Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa

Arrantza-sektoreko datuak biltzeari eta kudeatzeari buruzko EB 2016/1251 Erabakiak (Europar Batasuna) Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluari (CIEM) espezie jakin batzuen kirol-arrantzari buruzko datuak ematera behartzen du. Ondorioz, kirol-arrantzako lizentziak dituztenek baimena ematen dute Eusko Jaurlaritzak inkestak eginez egindako harrapaketei buruzko informazioa biltzeko.


Nori dago zuzenduta


Hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak. Adin horretatik beherakoek arrantzan egin ahal izango dute, baldin eta baimena duen pertsona batekin badaude.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

E-maila: itsas-kirol-arrantza@euskadi.eus

Telefonoa: 943 02 25 75

Kodea(k)

  • Urazaleko itsasoko jolas-arrantza: 0108201

Itsasoko kirol-arrantzarako lizentzien eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.