Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko erregistro-liburuak Euskadin

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko maiatzaren 7ko 5/2004 Legeak ezartzen duenez, pertsona fisiko edo juridikoek eta pertsona taldeek, beren lanbidean jarduteko edo helburu komertzialekin, edozein kontzepturen pean mahastizaintzako eta ardogintzako produkturen bat badute, produktu horren kontabilitate espezifikoa eraman beharko dute erregistro-liburuetan, eta bertan jasoko dituzte beren instalazioetan egindako lote bakoitzaren sarrerak eta irteerak, bai eta instalazio horietan egindako manipulazioak ere.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1996ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan hasten diren mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen Europako Erkidegoaren barruko garraioarekin batera aurkeztu behar diren agiriei buruzko arauak eman ziren.

Gaur egun, Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko eragile ekonomiko gehienek 2018/274 (EB) Erregelamenduan araututako mahastizaintzako eta ardogintzako erregistro-liburuak betetzen dituzte, paperezko erregistro-liburuetan zenbakitutako orri finkoak betez, eta horiek egiten jarraituko da. Hala ere, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendariaren 2025eko ekainaren 13ko Ebazpena argitaratuta, interesdunen eskura jartzen dira eredu elektronikoetan eta paperezko formatuetan eguneratutako edukiak, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko nahitaezko erregistro-liburuei buruzkoak.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NAHITAEZKO MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAREN SEKTOREKO ERREGISTRO-LIBURUAK BETETZEKO EREDU NORMALIZATUAK ETA JARRAIBIDEAK, 2025EKO EKAINAREN 13KO EBAZPENAREN ARABERA

1. LIBURUA: Ardoaren, Babestutako Jatorri Deitura (BJD) duen ardoaren, horiek egiteko produktuen eta lortutako azpiproduktuen sarrera-irteeren erregistro-liburua:

- 1. Liburuaren eredu normalizatuak:

- 1. Eranskina Ontziratu gabekoak: sarrerak eta irteerak

- 2. Eranskina Botilatuak: sarrerak eta irteerak

- 1. Liburua betetzeko jarraibideak

2. LIBURUA: Elaborazio-prozesuak dituzten mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen sarrera-irteeren erregistro-liburua (ardo aparduna, ardo apardun gasduna, ardo orratza, likore-ardoa, bateko eta besteko muztioa):

- 2. liburuaren eredu normalizatuak:

- 3. Eranskina Ontziratu gabekoak: sarrerak eta irteerak 

- 4. Eranskina Botilatuak: sarrerak eta irteerak

- 2. Liburua betetzeko jarraibideak

3. LIBURUA: Erregistratuta dauden praktika eta prozesuetarako enologia-praktiken, elaborazio-prozesuen eta produktuen mugimenduen erregistro-liburua:

- 3. liburuaren eredu normalizatuak:

- 5. Eranskina Produktu enologikoen mugimenduak: sarrerak eta irteerak

- 6. Eranskina Praktika enologikoak eta elaborazio-prozesuak

- 3. Liburua betetzeko jarraibideak

APLIKAZIO INFORMATIKOAK DITUZTEN MAHASTIZAINTZAKO ETA ARDOGINTZAKO ERREGISTROEN ERABILERA ELEKTRONIKORAKO BALDINTZAK

  • Erregistro-liburuak elektronikoki eramateko baimena establezimendu bakoitzari ematen zaio, eta jardueraren arabera bete beharreko erregistro-liburu guztien eranskin guztiak jasotzen ditu. Ez da baimenduko liburuen edo horien eranskinen zati bat eramatea.
  • Erabilitako sistema informatikoak alde batera utzita, web-orri honetan jasotako eranskinen zati bakoitzak gutxienez zerrendak edo taulak izango ditu, 2025eko ekainaren 13ko Ebazpenaren arabera. Zerrenden edo taulen formatuek eranskinetako zatietan agertzen diren eremu guztiak jasoko dituzte. Gehitzen den borondatezko edozein informaziok ez du zailduko nahitaezko informazioa ulertzea. Ikuskapenak egiteko unean, aplikazioek "in situ" ikuskatzeko moduan egon behar dute bisitatutako establezimenduan bertan, eta aukera emango dute paperean inprimatzeko eta datuak esportatzeko.

Datu-oharpenak egiteko epeak eta erregistroak idatzi eta gordetzeko betekizunak aplikatzekoak diren arauetan eta web orri honetan agertzen diren Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzaren erregistro-liburuak betetzeko jarraibideetan jasotakoen berdinak dira.

  • Mahastizaintzako eta ardogintzako erregistro-liburuak elektronikoki eramateko baimena duten operadoreek upeltegiko izakinen adierazpen bat bidali beharko dute urtero, uztailaren 31n, mahastizaintzako eta ardogintzako kanpaina ixtearekin batera, muztioen eta ardoen ontziratu eta botilaratutako kantitate xehatuei buruzkoa, kategoriaren, kolorearen eta urtearen arabera banakatuta. Datu-aitorpenak horretarako gaitutako web-orriaren* (sar liteke) estekaren bidez bidaliko dira hilabeteko epean, aitorpenaren datatik zenbatzen hasita.

Oharra: Mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen kategoriak abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren VII. eranskinaren II. zatian eta II. eranskinaren IV. zatian jasotzen dira.

- 1. Ereduko Liburuan deklaratu beharreko kategoriak bat datoz "MAHATSA/MUZTIOA, ARDOA eta ARDOA BJDarekin" zutabeekin.
- 2. Ereduko Liburuko aitortu beharreko kategoriak bat datoz "ARDO APARDUNA, MUZTIOA/ARDOA, LIKOREA eta BESTELAKOAK" erregistro-liburuko zutabeekin (atal hau arauan definitutako elaborazio desberdineko beste ardo batzuei buruzkoa da).

  • Mahastizaintzako eta ardogintzako erregistro-liburuak elektronikoki oker eramateak eta izakinak adierazitako epeetan aitortzeko idatzoharren eta betebeharren baldintzak ez betetzeak emandako baimena galtzea ekar dezake.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak eta pertsona taldeak, beren lanbidean jarduteko edo helburu komertzialekin, edozein kontzepturen pean, mahastizaintzako eta ardogintzako produkturen bat dutenak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritza

E-maila: calimentaria@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Erregistro-liburuak paperean eskatzea eta erregistro-liburuak elektronikoki eramateko baimen-eskaera: 1261801
  • Eramate elektronikoan dauden Izakinen Aitorpena bidaltzea: 1261802

Eskabidea


Izakinak deklaratzeko formularioa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.