Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lan baimenak

Deskribapena


Itsas-lehorreko babes-zorpeko eremuan obra, instalazioak edo ekintzak egin nahi dituen pertsona edo erakunde orok baimena eskatu beharko du nahitaez. Baimenik gabe egitea zehapena ekarri lezake.

Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun-eremuan dauden eraikuntza edo instalazioak konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obren kasuan itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun eremuan dauden eraikuntzetan edo instalazioetan konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obrak egiteko erantzukizunpeko aitorpena bete beharko da

 


Lan baimena ILBZE

Itsas-lehorreko babes-zorpeko eremuan obra, instalazioak edo ekintzak egiteko baimena lortzeko prozedura jarduera eskaeraren bitartez hasiko da honako biak kontuan hartuz: Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 legearen 66. artikuluak eskatzen diren datuak, eta eskainitako inprimakia betez kasuan kasu dagozkion agiriekin. 

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen informazio-orria (PDF, 370 KB)

Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta babes-zorpeko eremuaren mugaketa Uraren Informazio Sisteman kontsulta daiteke: http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/


Lan baimenaren titulartasun aldaketa ILBZE

Obra baimenaren titulartasunean aldaketaren bat egongo balitz, titulartasunaren jabetza hartzen duen pertsonak baimenaren titulartasun aldaketa eskatu beharko URAn instantzia eta aldaketa hori egiaztatzen duten agiri guztiak aurkeztuz.

Baimenaren titulartasuna eman nahi duen pertsona/erakundea eta baimen horren titulartasunaren aldaketa eskatzen duen pertsona/erakundeak ondoren zehatuko diren agiriak eta inprimakiak aurkeztu beharko dituzte

Izapidea betetzen hasi baino lehen gomendagarria informazio-orria (PDF, 151 KB) irakurtzea.


Lan baimenaren datuen aldaketa ILBZE

Baimenaren titularrak eskariaren funtsezko ezagurrien aldaketa arro erakundeari eskatu beharko zaio, hark ezarritako izapideak betez.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

EGOITZA NAGUSIA

Orio, 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

945011700

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA

Forondako Atea, 9-11

01010 Vitoria-Gasteiz

945011898

MENDEBALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

944024800

EKIALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. Solairua

20015 Donostia/San Sebastián

943033800

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Lan baimena ILBZE: 1021001
  • Lan baimenaren titulartasun aldaketa ILBZE: 1021002
  • Lan baimenaren datuen aldaketa ILBZE: 1021003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  lektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EBAZTEKO EPEAK

Babes-zorpeko eremua erabiltzeko baimenak ematen diren ala ez ebazteko gehieneko epea 4 hilabete izango da, eskaera aurkezten den datatik zenbatzen hasita.

Aurreko atalean adierazitako epea igarotzean, ebazpenik eman ez bada, babes-zorpeko eremua erabiltzeko baimen-eskaera gaitzetsitzat joko da.

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazio-prozedura.

Titularra aurreikusitako jarduerak egiteko legitimatzen duen agiria egilespen-ebazpena da, kontuan hartu gabe administrazio zentralak, autonomikoak edo tokikoak eska dezaketen edozein baimen. Ebazpenean titularra identifikatzen da, baimendutako jarduera eta lanen ezaugarriak ezartzen dira, eta bete beharreko baldintza eta epeak zehazten dira. Baldintzak zein epeak ez betetzea arau-haustetzat joko da edo baimena baliogabetzea ekarriko du.

Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Plangintza sailburuaren aurrean, HILABETEko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.


 

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk