Kirol-probak, bizikleta-martxak eta bestelako ekitaldiak egiteko baimena

Deskribapena


Aldez aurreko administrazio-baimena beharko dute trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legeriaren xede diren bide edo lursailetan lehiatzeko kirol-probak egiteko, bai eta bizikleta-martxak edo ibilgailu historikoek parte hartzen duten ekitaldiak egiteko ere (bide baten zirkulaziorako itxiera osoa edo partziala behar dutenak), Zirkulazio Erregelamenduaren II. eranskinean jasotako baldintzetan.


Kirol Proben Baimenak

Baimena lortzeko prozedura kirol-ekitaldia antolatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak edo haren ordezkariak eskatuta hasiko da, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eskatutako datuekin.

Nori dago zuzenduta


Kirol-ekitaldi horien antolatzaileei, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, publikoak zein pribatuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Kirol Proben Baimenak: 0075701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk