Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimena
Deskribapena
Birika hutsekin igeri eginez eta urpeko arrantzatzeko ahalmena ematen du urpeko itsasoko jolas-arrantzako baimenak. Baimena pertsonala da, eta ezin zaio inori utzi. Bestetik, baimena baliozkoa izan dadin, Nortasun Agiri Nazionala eraman behar da, edo jabearen nortasuna frogatzen duen beste edozein agiri. Lizentziak 5 urteko balio-epea du.
Zure baimena on line izapidetzeko, zure datuekin inprimakia bete, eta tasa nola ordaindu nahi duzun aukeratu behar duzu (Banketxean edo on line). Txartela non jaso nahi duzun ere adierazi behar duzu (Arrantza bulego batean edo etxean).
EB 2016/1251 Beteratze-erabakiak behartzen du IINK-ri emateko hainbat espezieen kirol-arrantzaren gaineko datuak. Beraz, derrigorrezkoa da erantzutea Eusko Jaurlaritzak egiten dituen arrantzari buruzko inkestak.
Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan eska dezakezu zure lizentzia.
2020ko TASA: 17,60 €
Ordaintzeko era
Banketxean ordaintzea. Baimenaren tasa ondorengo finantza-etxeetan edo euren kutxazainetan ordain dezakezu (kutxazainek barra-kodeen irakurgailurik izanez gero):
- KutxaBank (BBK, Vital, Kutxa), Santander, Laboral Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA, SabadellGuipuzcoano eta La Caixa.
Zure ordenagailuak sortuko duen banku-likidazioa inprimatu beharko duzu.
Banka elektronikoaren bidez ordaintzea. Ondorengo finantza-etxeren bateko ordaintzeko txartela baldin badaukazu edo horietakoren baten on line bankaren erabiltzailea baldin bazara egin dezakezu aukera hau:
- KutxaBank (BBK, Vital, Kutxa), Santander, Laboral Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA, SabadellGuipuzcoano eta La Caixa.
DAGOKION TASA ORDAINDU BAINO LEHEN JARRI ARRETA ETA EGIAZTATU SARTU BEHAR DUZUENA ZUZENA DELA; JAKINARAZTEN DIZUEGU TASAK EZ DIRELA ITZULTZEN, EZ BADA AKATS BATEGATIK ZENBATEKO BERA DUEN TASA BERA BI ALDIZ ORDAINTZEN DELA.
Edozein zalantza argitzeko eta ingresoa egin baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan galdetu. Kontutan izan ez dela itzultzerik onartzen, behin ordainketa egin eta gero.
Txartela jasotzea
Bi eratara jaso dezakezu txartela:
1. Postaz. Aukera hau egin txartela [8] bat eguneko epean etxean jaso nahi baduzu.
Aukera hau aktibatuta egongo da ur-azaleko itsas arrantzako baimena eskatu baduzu eta jadanik itsas arrantzako beste baimenen baten jabea bazara.
Lizentzia berriak etxean jaso daitezke NANaren kopia bat (bi aldeetatik) bidali honako bat zenbakietara: 945 01 97 02 / 94 403 14 61.
Aukera hori izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta itsasertzarik gabeko autonomia erkidegoetan bizi direnek.
Gainerako autonomia erkidegoko eskatzailei dagokienez, ordea, gure bulegoetan bertaratzea da baimena jasotzeko modurik bakarra, arrantza baimena emateko zerbitzu hau euren autonomia erkidegoetan ere eskaintzen da eta.
2. Eskura jaso (Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan).
Bulegoetara etortzeko, txanda hartzea ezinbestekoa da, telefonoz deituta.
Baimena jasotzera bulegoetara joanez gero, ordainketa eta kasu bakoitzeko betebeharrekoak eraman beharko dituzu zurekin.
Nori dago zuzenduta
16 urtetik gorako pertsona fisikoak. Beharrezkoa da ere kirol horretarako gaitasuna frogatzen duen kirol-ziurtagiri medikua edukitzea. Horrez gain, istripuetarako eta erantzukizun zibileko berariazko asegurua eduki behar da, titularrak baimenaren indarraldian zehar kalterik eraginez gero kalte horiek estaltzeko. Aseguruak gutxinez hogeita bost milioi pezetako estaldura izan beharko du.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)
Cristina Argote c-argote@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 77 | Faxa: 945 01 97 02
Begoña Alonso beg-alonso@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 50 | Faxa: 945 01 97 02
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)
Nieves San Martin nieves-sanmartin@euskadi.eus
Xabier Larrañaga x-larranagagisasola@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60 | Faxa: 944 03 14 61
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)
Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus
Natividad Gonzalez natividad-gonzalez@euskadi.eus
Telefonoa: 943 02 25 75 | Faxa: 943 02 25 85
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua (Bermeo)
Cristina Llaguno c-llaguno@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 13 26
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea(k)
Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimena
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.