Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroen altak

Deskribapena


Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak eman ahal izateko, ENACek akreditatutako Ziurtapen-erakunde baten ziurtagiria izan behar dute, UNE-EN/ISO/IEC 17065 arauaren arabera.

Gidatze seguru eta efizienterako bi ikastaro mota daude eta, beraz, bi ziurtagiri desberdin:

1.- Turismoak gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak.

2.- Motozikletak eta ziklomotoreak gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak. Ikastaro mota honen barruan bi modalitate daude, zein bidetatik zirkulatzen den:

·         Hiri ingurunean gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak.

·         Errepide arruntetan gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak. Ziklomotoreak modalitate honetatik kanpo geratzen dira.

Ziurtapen-erakundearen ziurtagiria lortu ondoren, ikastaroaren arduradunak edo haren legezko ordezkariak Trafiko Zuzendaritzari gidatze seguru eta efizienterako ikastaroari alta emateko eskatu beharko dio.

Nori dago zuzenduta


Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroen arduradunak diren pertsona fisikoak (edo haien legezko ordezkariak), beti ere, ikastaro horiek, aurretik, ENACek akreditatutako Ziurtapen-erakunde baten ziurtagiria jaso badute.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroen altak: 1256201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroei alta emateko eskaera arduradunak edo haren legezko ordezkariak aurkeztu behar du bide elektronikotik.

Eskaera eta dokumentazioa aztertuta, hala badagokio, arduradunari ikastaroaren alta ebazpena helaraziko zaio.

Ikastaroari alta emanda, bere arduraduna gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak kudeatzeko aplikaziora sartu ahal izango da, eta horretan hauek egin ahal izango ditu:

-     Ikastaroaren datuak aldatu.

-     Ikastaroaren edizioak sortu.

-     Edizio bat gainditu dutenen zerrenda jakinarazi.

Altak izapidetzeko EAEko Administrazioko Tasen eta Prezio Publikoen Legearen 104. artikuluko 2.1 tasa ordaindu beharko da.

Dokumentazioa

  • Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroei buruzko ziurtagiria, Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) akreditatutako Ziurtapen-erakunde batek emandakoa.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk