Farmazia-bulegoetan gurutze bat jartzeko baimena

Deskribapena


Prozeduraren helburua da baimendutakoez gain, gurutze gehigarri bat baimentzea.

Farmazia-bulego guztiek behar bezala seinaleztatuta egon behar dute. Horretarako, kartel bat izango dute, eta bertan, erraz ikusteko moduko karaktereetan, "Farmazia" edo "Botika" hitza agertuko da. Era berean, fatxadan eta atearen ondoan gurutze bat jarri beharko dute, ahal bada berdea.

Farmazia-bulegoaren gehieneko gurutze-kopurua farmazia-bulegoaren fatxadak ematen dituen kale-kopuruaren baliokidea izango da. Beste edozein kasutan, eta farmazia-bulegoa aurkitzeko zailtasunak direla eta, titularrak beste leku eta zenbaki desberdinetan jartzeko baimena eskatu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulegoen titularrak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo jaraunsleak. 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Farmazia Zuzendaritza. Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua

  • Helbidea: Donostia –San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019269

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Farmazia-bulegoetan gurutze bat jartzeko baimena: 1057510

Farmazia-bulegoetan gurutze bat jartzeko baimena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk