Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak leku publikoetan bideokameren instalazio finkoak erabiltzeko baimena

Deskribapena


Segurtasun-indar eta –kidegoek leku publikoetan (ireki edo itxietan) irudiak eta soinuak grabatzeko bideokamerak erabiltzeari buruzko araudia eta horien ondorengo tratamenduari buruzkoa; herritarren arteko bizikidetza bermatzen eta indarkeria desagerrarazten laguntzeko, bide eta leku publikoak modu baketsuan erabil daitezela lortzeko, eta segurtasun publikoarekin lotutako delitu, falta eta arau-hausteak prebenitzeko.

Prozedura honen helburua da Euskadiko Poliziak kudeatzen dituen bideokamera finkoak leku publikoetan instalatzeko tramitazio espedientearen faseak eta jarduteko jarraibideak garatzea.

Bideokameren instalazio finkoei buruzko prozedura kasuan kasuko udalerriko alkateak eskatuta has daiteke, Udaltzaingoei dagozkien eginkizunen esparruan, 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenaren arabera, edo Lurralde Historikoko organo eskudunak eskatuta, 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak Ertzaintzako Miñoien, Foralen eta Mikeleteen sekzioei ezartzen dizkien eginkizunen esparruan.

Eskabideak kanal telematikotik aurkeztu behar dira, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez.

Baimentzeko prozedura ebazteko gehieneko epea bost hilabetekoa da. Epe hori igarota, ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Baimen hau baimentze ebazpenean bertan agertzen den indarraldiari lotuta dago. Hori dela eta, aldian-aldian berritu beharko da.

Baimena indarrean dagoen bitartean, baimendutako instalazioan aldaketa garrantzitsuak egin behar badira (instalazioa lekuz aldatzea, bideokamerek eremu handiagoa behatzea, etab.), aldaketa horiek jakinarazi behar dira dagokien baimentze-tratamendua jasotzeko.

Eskubideak kontrolatzeko eta bermatzeko erakundea

Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea pribatutasuna babesteko organo aholku-emailea da, Euskal Herriko Poliziak leku publikoetan bideokamerak erabiltzeari dagokionez herritarren norberaren irudirako, intimitaterako eta duintasunerako eskubidearen bermea indartzeko.


Instalazio berri baten baimena

Prozedura honen helburua da Euskadiko Poliziak kudeatzen dituen bideokamera finkoak leku publikoetan instalatzeko baimenak tramitatzeko espedientearen faseak eta jarduteko jarraibideak garatzea.

Instalazioa baimentzeko dokumentazioak behar bezala azaldu beharko ditu bideokameren helburuak eta instalazioaren justifikazioa, grabatu daitekeen eremu fisikoaren kokapena, gailuaren zehaztapen teknikoak eta ebazpenak adierazi beharreko beste edozein alderdi.


Instalazioa berritzea

Prozedura honen helburua da Euskadiko Poliziak kudeatzen dituen bideokamera finkoak leku publikoetan instalatzeko baimenak berritzeko tramitazio espedientearen faseak eta jarduteko jarraibideak garatzea.

Baimenak indarraldi bat izango du, baimen-ebazpenean bertan ezartzen dena, eta, ebazpen horretan adierazitako epean baimena berritzeko eskatzen ez bada, espedientea artxibatu egin dela adieraziko da, eta, hala badagokio, artxibatu egin beharko da.

Zure intereskoa da etorkizunean baimen berri gisa eskatua izatea.

Baimena eman zenetik edo berritu zenetik aldaketak izan dituzten instalazioei buruzko alderdi guztiak jaso behar dira berritzeko eskabidean.


Instalazioa aldatzea

Prozedura honen helburua da Euskadiko Poliziak kudeatzen dituen eta leku publikoetan dauden bideokameren instalazio finkoak aldatzeko tramitazio espedientearen faseak eta jarduteko jarraibideak garatzea.

Baimena indarrean dagoen bitartean aldaketa garrantzitsuak eragingo badira baimendutako instalazioan (instalazioaren kokapena aldatzea, bideokamerek ikusitako espazio-eremua zabaltzea, etab.), aldaketa horiek jakinarazi egin beharko dira, baimena ematen duen tratamendua jasotzeko.


Instalazioari baja

Prozedura honen helburua da Euskadiko Poliziak kudeatzen dituen eta leku publikoetan dauden bideokameren instalazio finkoei baja emateko tramitazio espedientearen faseak eta jarduteko jarraibideak garatzea.

Nori dago zuzenduta


Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta foru-aldundiek, udaltzaingoei dagozkien eginkizunen esparruan, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 7ko 4/1992 Legearen 27. artikuluaren arabera.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

Larrauri Mendotxea Bidea, 18

48950 – Erandio

Telefonoa: 946079212

Posta elektronikoa: dgvs@seg.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Instalazio berri baten baimena: 1074901
  • Instalazioa berritzea: 1074904
  • Instalazioa aldatzea: 1074905
  • Instalazioari baja: 1074903

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko epea bost hilekoa izango da. Epe hori igarotakoan arabakia eman gabe badago, eskabideari gaitziritzi zaiola uste ahal izango da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk