Atzerritarrentzako hasierako lan-baimenak
- Erakundea:
- Ekonomia, Lana eta Enplegua
Deskribapena
Ekainaren 17ko 128/2025 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarrek lan egiteko hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Batzorde Mistoaren Erabakian zehaztutako baldintzetan. Erabakia 2025eko uztailaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.
Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunak:
- Norberaren edo besteren kontura lan egiteko hasierako baimenak, bai eta baimenen aldaketak ere.
- Sasoiko jarduerarako hasierako baimenak, bai eta sasoiko jardueretarako baimen horien aldaketak eta berritzeak ere.
- Mugaz gaindiko langileentzako norberaren konturako eta besteren konturako lanerako hasierako baimenak, bai eta haien luzapena ere.
- Besteren kontura eta norberaren kontura lan egiteko baimenak, iraupen luzeko egonaldien titularrentzat, ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, boluntario-zerbitzuagatik edo prestakuntza-jarduerengatik.
- Estatuko Administrazio Orokorrak jatorriko herrialdean kontratatzeko kudeaketa kolektiboari buruz garatzen dituen eginkizunak eta zerbitzuak, hain zuzen lan-arloko izapideei dagokienez, aplikatu beharreko estatuko araudiarekin bat etorriz.
- Errotze soziolaborala lortzeko aurkeztutako lan-kontratuaren edo -kontratuen baldintzak betetzen direla egiaztatzea, betiere lan-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzen bada. Halaber, baimen hori luzatzeari dagokionez, egiaztatzea atzerritarra enplegu-egoera aktiboan dagoela eta eskatzaile gisa inskribatuta dagoela autonomia-erkidego horretako Enplegu Zerbitzu Publikoan.
- Prestakuntza-errotzearen ondoriozko aldi baterako bizilekurako baimena lortzeko behar diren prestakuntzak eta irakaskuntzak baliodunak diren egiaztatzea, baldin eta jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitekoak badira. Era berean, dagokion prestakuntzarekin lotutako baldintza espezifikoak betetzen diren ziurtatzea edo, hala badagokio, atzerritarra enplegu-egoera aktiboan dagoen eta autonomia-erkidego horretako Enplegu Zerbitzu Publikoan eskatzaile gisa inskribatuta dagoen egiaztatzea, aldez aurretik emandako baimena luzatzeari dagokionez.
Nori dago zuzenduta
- Europar Batasunaz kanpokoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan besteren konturako lan-jarduera bat egiteko interesa duten atzerritarrak, norberaren kontura irabazizko jarduera batean aritzeko interesa dutenak edo sasoiko jarduera bat egiteko interesa dutenak.
- Bizileku- eta lan-baimenen esparruan atzerritarrak kontratatzen edo hartzen dituzten enplegatzaile edo enpresariak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENDARITZA
Donostia - San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tf.:945 019 317
Faxa: 945 019 415
trabajo@euskadi.eus
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212
trabajobizkaia@euskadi.eus
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
Kodea(k)
- Tasak ordaintzea: 1262201
- Aldi baterako bizilekua izateko eta besteren kontura lan egiteko baimena: 1262201
- Aldi baterako bizilekua izateko eta norberaren kontura lan egiteko baimena: 1262201
- Sasoiko jarduerarako baimenak: 1262201
- Besteren kontura eta norberaren kontura lan egiteko baimenak, iraupen luzeko egonaldien titularrentzat, ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, boluntario-zerbitzuagatik edo prestakuntza-jarduerengatik.: 1262201
- Norberaren konturako lanerako baimena mugaz gaindiko langileentzat : 1262201
- Besteren konturako lanerako baimena mugaz gaindiko langileentzat : 1262201
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Aldi baterako bizilekua izateko eta besteren kontura lan egiteko baimena
Enplegatzaile edo enpresari batek eskatzen duen baimena da, 16 urtetik gorako langile atzerritar bat laurogeita hamar egunetik bost urtera bitarteko aldi baterako kontratatzeko.
Garatu beharreko jardueraren iraupen bera izango du baimenak, gehienez urtebetekoa. Lan-jarduerari dagokionez, eta legeak zein Espainiak sinatutako nazioarteko hitzarmenek aurreikusitako kasuetan izan ezik, baimena mugatuko da eremu geografiko autonomiko batera eta okupazio jakin batera, salbu eta enplegu-egoera nazionala aplikagarria ez den egoeretan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
- Eskaera-inprimakia, eredu ofizialean (EX03), behar bezala beteta eta enpresa kontratugileak sinatuta.
- Atzerritarraren indarreko pasaportea edo bidaia-titulua, Espainian baliozkotzat aitortua, urtebeteko gutxieneko indarraldiarekin.
- Pertsona juridikoa bada:
· Enpresaren IFKren kopia bat.
· Baimen-eskaeraren sinatzaileak enpresaren legezko ordezkaritza duela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren kopia.
· Eskaeraren sinatzailearen IFZa edo AIZaren kopia, edo Nortasun eta Bizileku Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena. Enpresari indibiduala bada: IFZaren edo AIZaren kopia, edo Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.- Lan-kontratuaren kopia, ezarritako eredu ofizialean.
- Enpresa-proiekturako eta langile atzerritarrekin sinatutako kontratutik eratorritako betebeharrei aurre egiteko dituen bitarteko ekonomikoak, materialak edo giza baliabideak egiaztatzen dituzten agiriak.
o Enplegatzailea enpresa bada, nahitaezko erregistroetan inskribatu izana eta alta eman izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta egiaztatu ahal izango du.
o Enplegatzailea pertsona fisikoa denean, aurreko urteko PFEZaren aitorpenaren kopia aurkeztu beharko du, edo organo izapidegileari baimena eman beharko dio zerga-datuak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko.- Langile atzerritarraren pasaporte osoaren edo indarrean dagoen bidaia-agiriaren kopia.
- Langileak lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa behar bezala homologatuta dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.
- Enplegu-egoera nazionala kontuan hartzen ez den kasuren bat gertatzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunaren ziurtagiria, lanpostua betetzeko enplegu-eskatzaile nahikorik ez dagoela adierazten duena.
* Orri honetako edukia orientagarria da soilik. Eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bakarrik izango da aplikatzekoa.
-
Eskakizunak:
- Europar Batasuneko nahiz Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarra ez izatea, edo ez izatea, halaber, Batasuneko herritar-araubidea aplikatzen zaien herrialde horietako herritarren ahaidea.
- Espainiako lurraldean modu irregularrean ez egotea.
- Espainian eta azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzea, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Enplegu-egoera nazionalak atzerriko langileak kontratatzeko aukera ematea. Kontratatzeko aukera emango du, baldin eta:
· Langileak enpresan beteko duen okupazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak hiru hilean behin argitaratzen duen Betetzeko Zailak diren Okupazioen Katalogoan jasota badago
· Betetzeko zailtzat jotzen ez diren okupazioetan, enplegatzaileak Atzerriko Bulegoaren aurrean egiaztatzen badu zailtasunak dituela hutsik dauden lanpostuak betetzeko dagoeneko barneko lan-merkatuan sartutako langileekin.
· 4/2000 Lege Organikoaren 40. artikuluan jasotako kasu bat gertatu dela egiaztatzen bada.- Enplegatzaileak langileak eta berak sinatutako lan-kontratu bat aurkeztea, eta langilearentzat jarduera jarraitu bat ezartzea, bizitzeko eta lan egiteko hasierako baimenaren indarraldian zehar. Bizileku-baimenaren eta besteren konturako lanaren efikazia-datari begiratuko zaio data ezartzeko.
- Lan-kontratuan jasotako baldintzak indarrean dagoen araudian eta jarduera, lanbide-kategoria eta herri bererako aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzen araberakoak izango dira. Kontratua lanaldi partzialekoa bada, ordainsaria lanaldi osorako eta urteko konputurako lanbide arteko gutxieneko soldataren berdina edo handiagoa izango da.
- Enplegatzaile eskatzaileak Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta egon beharko du, eta egunean egongo da zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez.
- Enplegatzaileak behar beste bitarteko ekonomiko, material edo pertsonal eduki beharko ditu bere enpresa-proiekturako eta kontratuan langilearekiko bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko. Enplegatzailea pertsona fisikoa bada, hitzartutako soldataren ordainketa kendu ondoren, LGSaren % 50 egiaztatu beharko du, seniderik ez badu bere kargura.Familia-unitateak bi kide barne hartzen baditu, LGSaren % 100. Familia-unitateak bi kide baino gehiago baditu, aurreko zenbatekoari LGSaren % 25 gehitu beharko zaio kide gehigarri bakoitzeko.
- Langileak lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta lanbide-kualifikazioa izan beharko ditu, hala badagokio, behar bezala homologatuta.
- Nolanahi ere, langilea ez egotea atzerritarrak jatorrizko herrialdera bere borondatez itzultzean bere gain hartzen duen Espainiara ez itzultzeko konpromiso-epearen barruan.
- Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
- Prozedura izapidetzeagatiko tasa ordaintzea.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Aldi baterako bizilekua izateko eta norberaren kontura lan egiteko baimena
Hemezortzi urtetik gorako atzerritar batek eskatzen duen baimena da, Espainian laurogeita hamar egun natural baino gehiagoz eta bost urte baino gutxiagoz bizitzeko baimena duena, norberaren konturako irabazizko jarduera bat egiteko.
Urtebeteko iraupena izango du, eta eremu geografiko autonomiko batera eta jarduera-sektore batera mugatuko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Aldi baterako bizilekua izateko eta norberaren kontura lan egiteko baimena
-
- Eskaera-inprimakia eredu ofizialean (EX-07), behar bezala beteta eta atzerritarrak sinatuta.
- Atzerritarraren indarreko pasaportea edo bidaia-titulua, Espainian baliozkotzat aitortua, urtebeteko gutxieneko indarraldiarekin.
- Espainian sartu aurreko azken bost urteetan bizi izandako herrialde(eta)ko agintariek emandako zigor-aurrekarien ziurtagiria.
- Indarrean dagoen legeriak herritar nazionalei proiektatutako jarduera irekitzeko eta martxan jartzeko eskatzen dizkien eskakizunak betetzen dituela egiaztatzea.
- Langilea lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia, bai eta, Espainian araututako lanbideen kasuan, lanbidean jarduteko homologazioa eta/edo aitorpena eta, hala badagokio, elkargoko kide izatea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
- Proiektua ezartzeko aurreikusitako inbertsioa nahikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia, eta, hala badagokio, enpleguaren sorreran izango duen eraginari buruzkoa, autoenplegua barne.
* Orri honetako edukia orientagarria da soilik. Eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bakarrik izango da aplikatzekoa.
-
Eskakizunak:
- Europar Batasuneko nahiz Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarra ez izatea, edo ez izatea, halaber, Batasuneko herritar-araubidea aplikatzen zaien herrialde horietako herritarren ahaidea.
- Espainiako lurraldean modu irregularrean ez egotea.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzea, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Indarrean dagoen legeriak herritar nazionalei proiektatutako jarduera irekitzeko eta martxan jartzeko eskatzen dizkien eskakizunak betetzea.
- Legez eskatutako lanbide-kualifikazioa edo behar adinako esperientzia egiaztatua izatea lanbide-jardueran, hala eskatzen denean, bai eta, beharrezkoa denean, elkargokide izatea ere.
- Proiektua ezartzeko aurreikusitako inbertsioa nahikoa dela egiaztatzea, eta, hala badagokio, enpleguaren sorreran izango duen eraginari buruzkoa, autoenplegua barne.
- Nolanahi ere, langilea ez egotea atzerritarrak jatorrizko herrialdera bere borondatez itzultzean bere gain hartzen duen Espainiara ez itzultzeko konpromiso-epearen barruan.
- Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
- Prozedura izapidetzeagatiko tasa ordaintzea.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Sasoiko jarduerarako baimenak
Horrelako baimenak hamasei urtetik gorako atzerritarrentzat dira, Espainian bizitzeko eta besteren konturako lan-jarduerak egiteko, gehienez bederatzi hilabetez urte natural batean baimenaren indarraldian, sasoiko jarduera batean aritzeko.
Enplegatzaile bakar batentzat emango dira, kateamenduaren, jarduera-aldiaren luzapenen eta enplegatzaile-aldaketen kasuetan ezar daitezkeen berezitasunak alde batera utzi gabe.
Lau urteko iraupena izango dute, eta, indarrean dauden bitartean, baimenen titularrak gaituko dituzte urte natural bakoitzean gehienez bederatzi hilabetez lan egiteko.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
- Eskaera-inprimakia eredu ofizialean (EX-06), enplegatzaileak behar bezala beteta eta sinatuta, pertsonalki zein enpresaren legezko ordezkaritza esleituta duen subjektu legitimatu baten bidez.
- Pertsona juridikoa bada:
§ Enpresaren IFKren kopia bat.
§ Baimen-eskaeraren sinatzaileak enpresaren legezko ordezkaritza duela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren kopia.
§ Eskaeraren sinatzailearen IFZa edo AIZaren kopia, edo Nortasun eta Bizileku Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.
Enpresari indibiduala bada: IFZaren edo AIZaren kopia, edo Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.
- Lan-kontratuaren kopia, ezarritako eredu ofizialean.
- Enpresa-proiekturako eta langile atzerritarrekin sinatutako kontratutik eratorritako betebeharrei aurre egiteko dituen bitarteko ekonomikoak, materialak edo giza baliabideak egiaztatzen dituzten agiriak.
o Enplegatzailea enpresa bada, nahitaezko erregistroetan inskribatu izana eta alta eman izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta egiaztatu ahal izango du.
o Enplegatzailea pertsona fisikoa denean, aurreko urteko PFEZaren aitorpenaren kopia aurkeztu beharko du, edo organo izapidegileari baimena eman beharko dio zerga-datuak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko.
- Langile atzerritarraren pasaporte osoaren edo indarrean dagoen bidaia-agiriaren kopia.
- Langilea lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa behar bezala homologatuta dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Enplegu-egoera nazionalak kontuan hartzen ez den kasuren bat gertatzen ea dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunaren ziurtagiria, lanpostua betetzeko enplegu-eskatzaile nahikorik ez dagoela adierazten duena.
- Enpresak egiaztatzea langileari lan-kontratua sinatzetik eratorritako eskubide eta betebeharren berri eman izana.
- Osasun-laguntzako asegurua edukitzearen edo eskatu izanaren frogagiria.
- Langilearentzat ostatu egokia lortu dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Enplegatzaileak bidaia eta joan-etorriak antolatzeko hartutako konpromisoa.
- Kaudimen ekonomikoa betetzen dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Langilearen erantzukizunpeko adierazpena, bere konpromisoa egiaztatzen duena jatorrizko herrialdera itzultzeko, indarrean dauden osasun-arauak betetzeko, bai eta barne-araubideari buruzkoak zein ustiategi eta ostatuetako bizikidetzari buruzkoak, edo lan-arriskuen prebentzioari buruzkoak ere, baimenaren indarraldi osoan zehar.
* Orri honetako edukia orientagarria da soilik. Eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bakarrik izango da aplikatzekoa.
-
Eskakizunak:
- Langilea ez bizitzea edo egotea Espainian.
- Europar Batasuneko nahiz Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarra ez izatea; eta ez izatea, halaber, Batasuneko herritar-araubidea aplikatzen zaien herrialde horietako herritarren ahaidea.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Nolanahi ere, langilea ez egotea atzerritarrak jatorrizko herrialdera bere borondatez itzultzean bere gain hartzen duen Espainiara ez itzultzeko konpromiso-epearen barruan.
- Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
- Eskatzailea zigor-arloko adinduna bada, azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzea, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Aldizkako kontratu finko bat idatziz formalizatzea. Kontratuak, gutxienez, lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa jasoko du, bai eta dagokion kontratu-motari aplikagarri zaion lan-araudiak ezartzen dituen beste guztiak ere. Zehazki, honako hauek jaso beharko dira: lantokia eta lan-mota; sasoiaren iraupena; lanorduak; eta lanaren hasiera-data.
- Enplegatzaileak langilearen eskura jartzea indarrean dagoen araudian eta osasun-gomendioetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituen ostatu egokia. Nolanahi ere, ostatua bizigarritasun- eta higiene-baldintza egokietan egongo dela bermatu beharko da.
- Enplegatzaileak langilearen osasun-arreta estaliko duen aseguru bat sinatzea, Espainiarako bidaia hasten duenetik Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean alta ematen zaion egunera arte.
- Enplegatzaileak konpromisoa hartzea langilearen bidaiak antolatzeko: bai Espainiara iristekoa, bai kontratazioaren jatorrizko herrialdera itzultzekoa. Halaber, bere gain hartuko ditu Espainiarako sarrera-puntutik ostatu-lekura arteko joan-etorriaren kostuak, eta ostatu-lekutik irteera-punturainokoak itzulerako bidaiaren kasuan.
- Enplegatzaileak adieraztea urte anitzeko baimenaren lehen urterako aurreikusitako jarduera-aldia eta, hala badagokio, kontratu-kateamenduak.
- Enplegatzaileak langileak sinatutako itzulera-konpromisoa aurkeztea.
- Enplegatzaile eskatzaileak Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta egotea, eta egunean egotea zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez.
- Enplegatzaileak behar beste bitarteko ekonomiko, material edo pertsonal edukitzea bere enpresa-proiekturako eta kontratuan langilearekiko bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko.
- Atzerriko langileak konpromisoa hartzea lan-harremana amaitutakoan bere jatorrizko herrialdera itzultzeko.
- Atzerriko langileak, halaber, konpromisoa hartzea indarrean dauden arauak betetzeko: osasunaren arlokoak, barne-araubideari dagozkionak, ustiategi eta ostatuetako bizikidetzari lotutakoak, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak.
- Langileak izatea aplikatzekoa den sektoreko araudiaren arabera araututako lanbide-jarduera bat garatzeko eskatzen diren administrazio-ziurtagiriak edo -lizentziak.
- Nahitaezkoa da enplegu-egoera nazionalak langile atzerritarrak kontratatzeko aukera ematea, azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren eta hura garatzeko arauen arabera, salbu eta lan-kontratuen kudeaketa kolektiboaren prozeduretan onartutako okupazioen urteko aurreikuspenean jasotakoak, azken horiek araubide propioari jarraitzen baitiote.
- Baimenaren lehenengo urtean, sasoiko jardueretarako bizileku- eta lan-bisa beharko da Espainian sartzeko.
- Prozedura izapidetzeagatiko tasa ordaintzea.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
- Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Eskakizunak:
- Langilea ez bizitzea edo egotea Espainian.
- Europar Batasuneko nahiz Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarra ez izatea; eta ez izatea, halaber, Batasuneko herritar-araubidea aplikatzen zaien herrialde horietako herritarren ahaidea.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Nolanahi ere, langilea ez egotea atzerritarrak jatorrizko herrialdera bere borondatez itzultzean bere gain hartzen duen Espainiara ez itzultzeko konpromiso-epearen barruan.
- Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
- Eskatzailea zigor-arloko adinduna bada, azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzea, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Aldizkako kontratu finko bat idatziz formalizatzea. Kontratuak, gutxienez, lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa jasoko du, bai eta dagokion kontratu-motari aplikagarri zaion lan-araudiak ezartzen dituen beste guztiak ere. Zehazki, honako hauek jaso beharko dira: lantokia eta lan-mota; sasoiaren iraupena; lanorduak; eta lanaren hasiera-data.
- Enplegatzaileak langilearen eskura jartzea indarrean dagoen araudian eta osasun-gomendioetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituen ostatu egokia. Nolanahi ere, ostatua bizigarritasun- eta higiene-baldintza egokietan egongo dela bermatu beharko da.
- Enplegatzaileak langilearen osasun-arreta estaliko duen aseguru bat sinatzea, Espainiarako bidaia hasten duenetik Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean alta ematen zaion egunera arte.
- Enplegatzaileak konpromisoa hartzea langilearen bidaiak antolatzeko: bai Espainiara iristekoa, bai kontratazioaren jatorrizko herrialdera itzultzekoa. Halaber, bere gain hartuko ditu Espainiarako sarrera-puntutik ostatu-lekura arteko joan-etorriaren kostuak, eta ostatu-lekutik irteera-punturainokoak itzulerako bidaiaren kasuan.
- Enplegatzaileak adieraztea urte anitzeko baimenaren lehen urterako aurreikusitako jarduera-aldia eta, hala badagokio, kontratu-kateamenduak.
- Enplegatzaileak langileak sinatutako itzulera-konpromisoa aurkeztea.
- Enplegatzaile eskatzaileak Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta egotea, eta egunean egotea zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez.
- Enplegatzaileak behar beste bitarteko ekonomiko, material edo pertsonal edukitzea bere enpresa-proiekturako eta kontratuan langilearekiko bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko.
- Atzerriko langileak konpromisoa hartzea lan-harremana amaitutakoan bere jatorrizko herrialdera itzultzeko.
- Atzerriko langileak, halaber, konpromisoa hartzea indarrean dauden arauak betetzeko: osasunaren arlokoak, barne-araubideari dagozkionak, ustiategi eta ostatuetako bizikidetzari lotutakoak, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak.
- Langileak izatea aplikatzekoa den sektoreko araudiaren arabera araututako lanbide-jarduera bat garatzeko eskatzen diren administrazio-ziurtagiriak edo -lizentziak.
- Nahitaezkoa da enplegu-egoera nazionalak langile atzerritarrak kontratatzeko aukera ematea, azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren eta hura garatzeko arauen arabera, salbu eta lan-kontratuen kudeaketa kolektiboaren prozeduretan onartutako okupazioen urteko aurreikuspenean jasotakoak, azken horiek araubide propioari jarraitzen baitiote.
- Baimenaren lehenengo urtean, sasoiko jardueretarako bizileku- eta lan-bisa beharko da Espainian sartzeko.
- Prozedura izapidetzeagatiko tasa ordaintzea.
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Norberaren kontura eta besteren kontura lan egiteko baimenak, iraupen luzeko egonaldien titularrentzat, ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, boluntario-zerbitzuengatik edo prestakuntza-jarduerengatik
Betekizun orokorrak:
- Jarduerek bateragarriak izan beharko dute iraupen luzeko egonaldirako baimenarekin, eta ez dira 30 ordutik gorakoak izango, erregimen intentsiboko lanbide-heziketaren kasuan izan ezik; horrelakoetan, sektoreko legeriak ezarritakoa beteko da. Muga hori ez betetzeak iraupen luzeko egonaldirako baimena azkentzea ekarriko du.
- Eremu geografikoari dagokionez, baimena autonomia-erkidego baterako izango da. Dena dela, lan-jarduerak beste autonomia-erkidego bateko herrietan ere egin daitezke, baldin eta mugakideak badira.
- Lan egiteko baimenak eta iraupen luzeko egonaldirako baimenak indarraldi bera izango dute. Iraupen luzeko egonaldirako baimena galtzeak edo haren luzapena ukatzeak lan egiteko baimena azkentzea ekarriko du.
- Organo eskudunak ofizioz luzatuko ditu lan egiteko baimenak, baldin eta aurreko baimena ematea eragin zuten inguruabarrek bere horretan badiraute, betiere iraupen luzeko egonaldirako baimenaren luzapena lortu bada.
- Goi-mailako ikasketak egiteko lortutako iraupen luzeko egonaldirako baimenak norberaren eta besteren kontura lan egiteko baimena emango du, automatikoki eta izapide gehigarririk egin beharrik gabe, baldin eta ikasketa horiek eta lan-jarduera bateragarriak badira.
- Iraupen luzeko egonaldirako baimena lortzeak automatikoki baimenduko du, izapide gehigarririk egin beharrik gabe, prestakuntza-jardueretan aritzeko enpresa edo antzeko erakunde batean, sektoreko legeriaren betekizunen eta baldintzen arabera, bi kasu hauetan: baldin eta araubide orokorreko edo intentsiboko lanbide-heziketaren esparrukoak badira —erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetan—, eta ziurtagiri profesionalak lortzera bideratutako lanbide-heziketakoak badira.
- Ikasketa-planaren barne dauden curriculum-praktikak egiteko, ez da baimen gehigarririk eskatu beharko. Ikasleen mugikortasun-programa batean parte hartzeko iraupen luzeko egonaldirako baimenari ere aplikatuko zaio puntu hau.
- Gainerako kasuetan, Gainerako kasuetan, atzerritarrei beren konturako edo besteren konturako jarduera ordaindu bat egiteko baimena eman ahal izango zaie, aipatutako mugak aintzat hartuta.
Baimenaren titular diren atzerritarrek BESTEREN konturako jarduera ordaindu bat egin ahal izango dute erakunde publikoetan edo entitate pribatuetan, baldin eta enplegu-emaileak edo atzerritarrak dagokion lan-baimenaren eskaera aurkezten badu eta honako betekizun espezifiko hauek betetzen badira:
- Enplegatzaileak lan-kontratu bat aurkeztu beharko du, langileak eta berak sinatutakoa; halaber, langilearentzat jarduera jarraitu bat finkatuko da, aldi baterako bizilekua izateko eta besteren kontura lan egiteko hasierako baimena indarrean dagoen aldirako. Kontratuaren hasiera-data ezartzeko, kontuan hartuko da noiz jartzen den indarrean aldi baterako bizilekua izateko eta besteren kontura lan egiteko baimena.
- Lan-kontratuan finkatutako baldintzek bat etorri beharko dute jarduera, lanbide-kategoria eta herri bererako aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritakoarekin.
- Enplegatzaileak egunean izango ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Enplegatzaileak baliabide ekonomiko, material edo pertsonal nahikoak izango ditu bere enpresa-proiekturako eta kontratuan langilearen aurrean bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko.
- Langileak lanbidean jarduteko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, kualifikazio profesionala izango du.
- Atzerritarra ez da egongo, hala badagokio, Espainiara ez itzultzeko konpromisoaren epearen barruan, bere jatorrizko herrialdera borondatez itzultzean halako konpromisoa hartu badu bere gain.
- Prozeduraren izapidetzeari dagokion tasa ordainduko du.
Baimenaren titular diren atzerritarrek BEREN konturako jarduerak egin ahal izango dituzte, baldin eta atzerritarrak dagokion eskaera aurkezten badu eta honako betekizun espezifiko hauek betetzen badira:
- Indarreko legeriak nazionalei proiektatutako jarduera irekitzeko eta funtzionatzeko eskatzen dizkien eskakizunak betetzea.
- Lanbidean jarduteko legez eskatzen den kualifikazio profesionala izatea, edo esperientzia nahikoa egiaztatu izana jarduera profesional horretan —horretarako beharrezkoa bada—, eta elkargoko kide izatea, hala eskatzen denean.
- Proiektua ezartzeko aurreikusitako inbertsioa nahikoa dela egiaztatzea; era berean, azaltzea —hala badagokio— enplegu-sorreran duen eragina, autoenplegua barne hartuta.
- Prozeduraren izapidetzeari dagokion tasa ordainduko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Norberaren konturako lanerako baimena mugaz gaindiko langileentzat
Norberaren konturako lan-baimen bat da, egunero bere herrialdera itzultzen den eta Espainiako estatuaren mugakide den estatu baten mugaldean bizi den atzerritarrak lor dezakeena.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
- Eskaera-inprimakia, eredu ofizialean (EX-07), atzerritarrak behar bezala beteta eta sinatuta.
- Atzerritarraren indarreko pasaportea edo bidaia-titulua.
- Espainian sartu aurreko azken bost urteetan bizi izandako herrialde(eta)ko agintariek emandako zigor-aurrekarien ziurtagiria.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzeari buruzko mediku-ziurtagiria, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Indarrean dagoen legeriak herritar nazionalei proiektatutako jarduera irekitzeko eta martxan jartzeko eskatzen dizkien eskakizunak betetzen dituela egiaztatzea.
- Langilea lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia, bai eta, eskatuz gero, elkargoko kide izatea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
- Proiektua ezartzeko aurreikusitako inbertsioa nahikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia, eta, hala badagokio, enpleguaren sorreran izango duen eraginari buruzkoa, autoenplegua barne.
- Langilea Espainiako lurraldeko mugaldean bizi dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Jardueraren ondorioz lehen urtetik aurrera behar adinako baliabide ekonomiko sortzeari buruzko egiaztagiriak, gutxienez interesdunaren mantenurako, behin jarduera mantentzeko behar diren baliabide ekonomikoak kendu ondoren.
* Orri honetako edukia orientagarria da soilik. Eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bakarrik izango da aplikatzekoa.
-
Eskakizunak:
- Espainian eta azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Espainiako estatuko kasuan kasuko lurraldearen mugaldean bizitzea.
- Indarrean dagoen legeriak herritar nazionalei proiektatutako jarduera irekitzeko eta martxan jartzeko eskatzen dizkien eskakizunak betetzea.
- Langilea lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa izatea, bai eta, hala behar denean, elkargokide izatea ere.
- Proiektua ezartzeko aurreikusitako inbertsioa nahikoa dela egiaztatzea, eta, hala badagokio, enpleguaren sorreran izango duen eraginari buruzkoa.
- Jardueraren ondorioz lehen urtetik aurrera behar adinako baliabide ekonomiko sortzea, gutxienez interesdunaren mantenurako, behin jarduera mantentzeko behar diren baliabide ekonomikoak kendu ondoren.
- Europar Batasuneko nahiz Europako Esparru Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarra ez izatea, edo ez izatea, halaber, Batasuneko herritar-araubidea aplikatzen zaien herrialde horietako herritarren ahaidea.
- Espainiako lurraldean modu irregularrean ez egotea.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzea, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Nolanahi ere, langilea ez egotea atzerritarrak jatorrizko herrialdera bere borondatez itzultzean bere gain hartzen duen Espainiara ez itzultzeko konpromiso-epearen barruan.
- Ordena publikorako, segurtasun publikorako edo osasun publikorako mehatxua ez izatea.
- Mugaz gaindiko langile-izaera ez galtzea eta bizileku- eta lan-baimenetarako ezarritako ukatzeko arrazoiren bat ez gertatzea.
- Prozedura izapidetzeko tasa ordaintzea.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Besteren konturako lanerako baimena mugaz gaindiko langileentzat
Besteren konturako lanerako baimen bat da, enplegatzaile batek eskatzen duena egunero bere herrialdera itzultzen den eta Espainiako Estatuaren mugakide den estatu baten mugaldean bizi den langile bat kontratatzeko.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
- Eskaera-inprimakia, eredu ofizialean (EX-03), behar bezala beteta eta kontratatzen duen enplegatzaileak sinatuta.
- Atzerritarraren indarreko pasaportea edo bidaia-titulua.
- Espainian sartu aurreko azken bost urteetan bizi izandako herrialde(eta)ko agintariek emandako zigor-aurrekarien ziurtagiria.
- Osasun publikoan ondorio larriak izan ditzaketen gaixotasunak ez edukitzeari buruzko mediku-ziurtagiria, 2005eko Nazioarteko Osasun Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz.
- Langilea lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, lanbide-kualifikazioa egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia, bai eta, eskatuz gero, elkargoko kide izatea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.
- Langilea Espainiako lurraldeko mugaldean bizi dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Pertsona juridikoa bada:
§ Enpresaren IFKren kopia bat.
§ Baimen-eskaeraren sinatzaileak enpresaren legezko ordezkaritza duela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren kopia.
§ Eskaeraren sinatzailearen IFZa edo AIZaren kopia, edo Nortasun eta Bizileku Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.
- Enpresari indibiduala bada: IFZaren edo AIZaren kopia, edo Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasun-datuak egiaztatzeko baimena.
- Lan-kontratuaren kopia.
- Enpresa-proiekturako eta langile atzerritarrekin sinatutako kontratutik eratorritako betebeharrei aurre egiteko dituen bitarteko ekonomikoak, materialak edo giza baliabideak egiaztatzen dituzten agiriak.
- Enplegu-egoera nazionalak atzerriko langileak kontratatzeko aukera ematen duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
* Orri honetako edukia orientagarria da soilik. Eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen araudian xedatutakoa bakarrik izango da aplikatzekoa.
-
Eskakizunak:
- Espainian eta azken bost urteetan bizi izandako herrialdeetan zigor-aurrekaririk ez izatea Espainiako ordenamenduan jasotako delituengatik.
- Baztertzeko modukotzat ez agertzea Espainiak horretarako hitzarmen bat sinatuta daukan herrialdeen lurralde-eremuan.
- Espainiako Estatuko mugaldean bizitzea.
- Enplegu-egoera nazionalak atzerriko langileak kontratatzeko aukera ematea.
- Enplegatzaileak lan-kontratu bat aurkeztea, baimenaren eraginkortasunari baldintzatutako hasiera-datarekin, langilearentzat jarduera jarraitu bat bermatzen duena baimenaren indarraldian zehar.
- Enplegatzaileak Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta egotea, eta egunean egotea zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez.
- Lan-kontratuan jasotako baldintzak indarrean dagoen araudian eta jarduera, lanbide-kategoria eta herri bererako aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzen araberakoak izatea.
- Enplegatzaileak behar beste bitarteko ekonomiko, material edo pertsonal edukitzea bere enpresa-proiekturako eta kontratuan langilearekiko bere gain hartutako betebeharrei aurre egiteko.
- Lanbide horretan aritzeko legez eskatzen den gaikuntza eta, hala badagokio, kualifikazio profesionala izatea.