Euskararen erabilera normalizatzeko planak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Aplikazioaren ezaugarriak

  • Gaia: hizkuntza normalizazio planak

Aplikazioaren deskribapena

Azalpena: 

Aplikazioaren kodea: AB39A.

Sistemaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioei, erakunde pribatuei eta Sozietate Publikoei euskararen erabileraren normalizaziorako neurriak bultzatzera bideratutako “Plan Estrategikoa”-k eta “Kudeaketa Plana”-k sortzen laguntzea. (“Kudeaketa Plan” bat da erakunde batek, “Plan Estrategikoa”-n definitutako helburuak betetzen saiatzeko, urtero ezartzen duen plana).  

Plan Estrategikoak zein Kudeaketa Planak hainbat ardatzetan oinarrituta egituratzen dira; ardatz horietako bakoitzak maila ezberdinetako elementuak ditu hari lotuta, era horretan, “zuhaitz” egitura bat osatuz. 

Behin Plan Estrategikoa egin ondoren, erakundeko teknikariak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bidal dakioke plan hori, azken horrek gainbegira dezan.  

Teknikariak Sailari txostena eskatzen badio, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS)aztertu eta txostena egingo du.Txosten hori erakundeari bidaliko zaio eta, txosten horretan oinarrituta, Plan Estrategikoa aldatu ahal izango du erakundeak, adierazitako ildoetara egokitzeko. 

Behin Plan Estrategikoa sortu ondoren, Kudeaketa Plana sor ditzake erakundeko teknikariak; plan horietan, Plan Estrategikoan ezarritako helburuak betetzeko egingo diren ekintzak jasoko ditu.

  • Egilea Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Kontaktu teknikoa: EJIE

Kontaktuak

Egilea

  • EJIE

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.