Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal Gobernantza Publikoari, barne-egituraketari, antolaketari, administrazio elektronikoari eta erakunde instituzionalen sorrerari buruzko txostenaren inguruko orientabideak.

Antolaketa

Ente instituzional bat sortzeko araua izapidetu baino lehen, baloratu behar da: beste bat ote dagoen sortu nahi denaren eginkizun batzuk egiten dituena; eginkizunak administrazio orokorretik egin ote daitezkeen, edo dagoeneko sortuta dagoen beste organismo batetik bete ote daitezkeen ase, nahi diren beharrak efikaziaz eta efizientziaz betetzeko behar diren tresnak esleituta. Oinarrizko printzipioa da hauei esleitzea: administrazio orokorrari, organismo autonomo bati subsidarioki, edo zuzenbide pribatuko ente publiko bati, eta, azken instantzian, forma pribatuko entitate pribatu bati.

Ekonomia sustatu behar da, eta bitartekoak egoki esleitzea, lortu nahi diren helburuak lortzeari begira, ahal dela eskala-ekonomiak aprobetxatuz.

Antolaketari dagokionez, egitura lauak hautatu behar dira, eduki zabaleko area funtzionalekin.

Azpiegitura teknologikoaren eta bitarteko materialen ikuspuntutik, baloratu behar da garapen eta tresna korporatiboak erabiltzea, modu horretan bermatzeko administrazio orokorraren erronkekin bat egiten dela.