Amaia Barredo Martín sailburuaren agurra

Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean (1988-1992) eta MBA Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan unibertsitate berean (2009-2011).
Lehenago, Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko diputatua izan zen (2023ko uztaila - 2024ko ekaina), eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordea (2020ko urria - 2023ko uztaila).
Halaber, Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotzia izan da Gasteizko Udalean (2019ko uztaila - 2020ko iraila) eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza zuzendaria (2015eko abuztua - 2019ko ekaina). Elikagaien kalitatearen arloan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Elikagaien Kalitateko zuzendari eta Kalitatea Fundazioko Eusko Labeldun Produktuen Kontrol eta Ziurtapeneko zuzendari izan da. Elikagaien Kalitatearen Euskal Labelaren Kontseilu Arautzailean ere lan egin zuen Product Manager gisa.