2025eko irailaren 24an, Bilborock-en (Bilbo), Sareginak I proiektuaren itxiera ekitaldia (JPG, 1 MB) egingo da. Topaketa honek hausnarketarako, elkartrukerako eta ospakizunerako espazio-laborategia izango du, proiektuko artistak eta lankideak parte hartzaile izango direlarik.
Jardunaldia 17:00etan hasiko da ongietorriarekin. Ondoren, Letratxoen Tailerrean sortutako poemak irakurriko dituzte tailerraren egileek. Jarraian, lehen pertsonan kontatutako narrazioak aurkeztuko dira, Beatriz Mbula zuzendari eta gidoilariari egindako elkarrizketa dinamiko baten bidez, Marta García (Zehar-Errefuxiatuekin) gidatuta.
18:00etan, Tirando del hilo txostena aurkeztuko da, Sareginak I proiektuaren ikasketa eta proposamenekin. 18:45ean, mahai-ingurua egingo da Jatou Fall eta Vero Van Horenbekeren parte-hartzearekin, Lorna Biermann eta Sara Gimenok dinamizatuta.
20:30ean, LAMALAMAR (Jara Calvo eta Rove Rivera) bikotearen antzerki-poesia eta soinu-paisaia eskainiko dira, klima-larrialdiari buruzko “Calor” izeneko obrarekin.
Ekitaldia 21:15ean amaituko da, Ndaté Catering-ek eskainitako dastatze bereziarekin. Aukera begetarianoak ere izango dira.
Gonbita luzatzen da ikasitakoa partekatzeko, ahots eta begirada kolektiboak ospatzeko eta elkarren artean topagune berezi bat sortzeko.
