Xuntak eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak (USC) Arrisku Psikosozialen Laborategiaren bitartez antolatutako ekimena.
Ekainaren 11n, 12an eta 13an, hainbat profil profesionaletako berrogeita hamar bat pertsona bildu ziren ikastaroan, guztiek izan zuten interesa lan-inguruneetan osasun mentalari eta ongizateari eragiten dieten faktore psikosozialak ulertzeko, ebaluatzeko, esku hartzeko eta arautzeko. Prestakuntza-balioaz gain, ikastaroa hausnarketarako gunea izan da lan-sareko kideen artean, eta osasun psikosoziala lan- eta prebentzio-politiketan zeharka integratzeko beharra azpimarratu da.
Osalaneko zuzendari nagusiak "Politika publikoak eta laneko arrisku psikosozialen kudeaketaren etorkizuna" mahai-inguruan parte hartu zuenel pasa den ekainaren 13an, Adela Quinzá-Torroja García Galiziako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuko gerentearekin eta Myriam Hernández Fernández Laneko Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutuko zuzendari nagusiarekin batera.
Hitzaldian hainbat gai jorratu ziren, hala nola 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren diagnostikoa, Osalanek beste autonomia-erkidego batzuekin dituen lankidetza-proiektuak, arrisku psikosozialak prebenitzeko eta ebaluatzeko berrikuntza teknologikoen integrazioa, eta "Lan osasungarriak 2026-2028" Europako kanpaina.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)