ASCONGI Gipuzkoako eraikuntzako enpresen elkarteak Donostiako Reale Arenan gaur egin duen Batzar Nagusian, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak eraikuntzaren sektoreari dei egin dio etxebizitzaren arazoari erantzuteko egiten ari diren erreforma-prozesuan aktiboki inplikatzeko. Itxasok lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du, herritarren egungo beharretara egokitutako eredu irisgarriago, jasangarriago eta egokiago baterantz aurrera egiteko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)