"Suizidioaren prebentzioa: gatekeeper 1. mailako programa".

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon, Gasteizen eta Donostian izan da 2025eko maiatzean.

                                                          

"Suizidioaren prebentzioa: gatekeeper 1. mailako programa" ikastaroa antolatu du GEBek.

Irakasleak: Jon García-Ormaza -(OSAKIDETZAKO psikiatra; Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean suizidioaren ikerketaren arduraduna; Biobizkaia Osasun Mentaleko ikerketa taldeko kidea; Neurozientzietan doktorea eta EHUko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua) eta Alexander Muela (Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko irakasle titularra; suizidioaren prebentzioarekin lotutako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du eta ikerketa-arlo horri lotutako hainbat argitalpen argitaratu ditu). Irakasleekin elkarrizketa.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: profesionalek gazteengan suizidio jokabidearen alarma-egoerak antzematea, eta behar bezala erantzuteko eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzeko gaitasunak eskuratzea.

 Beste helburu batzuk hauexek dira:

  • Suizidioari eta suizidio jokabideei buruzko ezagutzak eskaintzea, fidagarriak eta eskuragarri dauden ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.
  • Suizidioaren prebentzioaren eraginkortasunari buruzko jarrera positiboa garatzea.
  • Suizidioaren prebentzioan jarrera aktiboa hartzeko errezeloa kentzea, bai eta jokabide horien alde egiten ez duten aurreiritziak aldatzea ere.
  • Autoeraginkortasun handiagoa garatzea suizidio arrisku-egoeretan egoki esku-hartzeko.
  • Suizidio jokabidearen arrisku egoeretarako jarduketa-protokolo sendoak garatzeko ezagutzak eskuratzea.

Informazio gehiago. Ikastaroa EUSKARAZ da.

Gasteizen:

  • Noiz: maiatzaren 6an eta 13an.
  • Ordutegia:
    • Maiatzak 6: 15:30etatik 19:45etara
    • Maiatzak 13: 09:00etatik 14:00etara.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Non: Landatxo Gizarte etxea. Santa Maria kalea, 4 A.
  • Izena emateko epea: apirilaren 4tik 11ra.

Bilbon:

  • Noiz: maiatzaren 7an eta 14an.
  • Ordutegia:
    • Maiatzak 7: 15:30etatik 19:45etara
    • Maiatzak 14: 09:00etatik 14:00etara.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Non: Gazteen Euskal Behatokia. Uriortu kalea, 11 – behea.
  • Izena emateko epea: apirilaren 4tik 11ra.
  • Taldea: 20 lagun.

Donostian:

  • Noiz: maiatzaren 9an eta 16an.
  • Ordutegia:
    • Maiatzak 9: 15:30etatik 19:45etara
    • Maiatzak 16: 09:00etatik 14:00etara.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Non: CRAJ, Anoeta 28.
  • Izena emateko epea: apirilaren 4tik 11ra.
  • Taldea: 20 lagun.

 

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645

Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.