Gipuzkoako Kultura Bonuaren hamaikagarren edizioa gazteentzako hobari bereziarekin dator aurten, eta inoizko txartel gehien jarriko dira bezeroen eskura

  • Gipuzkoako Kultura Bonuaren hamaikagarren edizioa gazteentzako hobari bereziarekin dator aurten, eta inoizko txartel gehien jarriko dira bezeroen eskura

  • 'Asetu zure jakinmina' lelopean, irakurzaletasuna eta kulturarako zaletasuna bultzatzeko kanpainan 11.000 bonu aterako dituzte, Gipuzkoako 68 liburu-dendatan banatzeko. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu du aurrekontua % 50 handitu dutela

Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, gaur goizean aurkeztu du, Adolfo López liburu-saltzaileen gremioko lehendakariarekin batera, 2025eko Kultura Bonua 'Asetu zure jakinmina' lelopean. Hain zuzen ere, gaurtik urtarrilaren 31ra (edo izakinak agortu arte) eskuratu ahal izango da lurraldeko 68 establezimendutan. Foru departamentu honen kanpaina arrakastatsuenetakoa da, eta aurten, hamargarren edizioa ospatzeko, hainbat berritasun dakartza, are erakargarriagoa izan dadin: bonua digitala izango da, gazteentzako berariazko hobari bat izango du, eta % 50eko igoera izango du aurrekontuan, bezeroen eskura jartzen diren bonuen kopuruaren errekorra gaindituko delarik.

La Casa del Libron egindako prentsaurrekoan, Álvarezek edizio honen anbizioa nabarmendu du: «Kultura Bonua indartu dugu, benetan sinesten dugulako kulturaren botere eraldatzailean. Aurrekontu handiagoarekin, bono gehiago izango dira eta herritarrek erraztasun handiagoa izango dute liburuak eta musika modu erraz eta hurbilean eskuratzeko».

Hartara, 2025en aurrekontuak % 50eko igoera izango du, 2024ko 80.000 euro beharrean, aurten 120.000 euro izango baitiu; 60.000 euro izango dira euskarazko liburuak eta diskoak erosteko eta, gainerako % 50a, beste hizkuntzetako kultur produktuetarako.

Aurrekontuaren handitze horri esker, bonuen kopurua % 25 haziko da, iazko 8.776 bonuetatik 11.000 bonura pasatzeko, betiere irakurzaletasuna eta kultur kontsumoa bultzatzeko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 4
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura