Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

San Jose sailburuak Euskadin Justizia modernizatzeko estrategiak lege berriekin izango duen bultzada nabarmendu du

Argitalpen-data: 


      CONFERENCIA_SECTORIAL_JUSTICIA_2411223.jpg
  • Ministerioak berdintasuna eta irisgarritasuna bermatzeko esparru-araudi berria aurrera ateratzeko egindako ahalegina baloratzen du, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak legegintzaldi honetan

 

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék Gorteetan burutzear dauden hainbat lege-erreforma nabarmendu ditu; izan ere, erreforma horiek indarrean dagoen Euskadiko Justiziaren Plan Estrategikoari bultzada emango dio eta zerbitzu publiko horrekn modernizazioan, berdintasunean eta irisgarretasunean ere lagunduko die herritarrei.

Kordoban egiten ari den Konferentzia sektorialean, Felix Bolaños ministroa presidente duen konferentzian, parte hartu du sailburuak, eta gogorarazi du bere aurreko agintaldian indarrean dagoen 2022-2028 Plan Estrategikoa diseinatu zuela: “epe ertainarera begira egindako ibilbide-orria, oraintxe betetzen ari dena eta agintaldi honetan burutzea dagokiguna. Gainera, gauzatzear dauden lege-erreformek behin betiko bultzada emango die”.

San Josék azaldu du euskal legegintzaldiak hain zuzen ere helburu horiexek dituela: zerbitzu publikoaren modernizazioan, berdintasunean eta irisgarritasunean hobekuntza eskaintzea herritarrei. Kontzeptu hori berariaz aldarrikatu du, izan ere, pertsonak erabakiaren erdigunean jartzea du helburu. Ideia horrek, adierazi duenez “dagoeneko onartuta dagoen Defentsa Eskubideari buruzko Lege Organikoak eta Justizia Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren arloko neurriei buruzko Lege Organikoak ezarritako helburuekin lotzen da. Azken Lege Organiko hori azken urratsetan dago, Gorteek behin betiko onartu aurretik”.

“Oraindik ere egiteke dugun jauzia, hain zuzen ere, aldarrikatzen dudan Zerbitzu Publiko hori da. Zerbitzu publikoek baino ez dituzte eskubideak bermatzen eta berdinagoak egiten. Aipatutako bi Legeek bultzada berria ematen lagunduko digute. Izan ere, botere publikoek badakigu herritarren berdintasuna zailtzen duten inguruabarrak desagerrarazi behar dituztela; justizia eskuraezina izateak, hizkuntza-zailtasunengatik, zailtasun teknologikoengatik, zailtasun fisikoengatik, ez du gatazkak konpontzeko betebeharra betetzen. Eta Justizia Zerbitzu Publikoak ez die zailtasunik gehitu behar erabiltzaileei. Ez du eraso gehigarri bat izan behar, berez konplikatuak diren zirkunstantziez gain, haietara sartzea eragiten baitute ", azaldu du.

 

Justizia moderno eta irisgarria

Ildo horretatik, eta Eusko Legebiltzarraren aurrean azaldu izan duen bezala, konponbide terapeutikoak defendatu ditu, gatazkari minik gehitzen ez dietenak, eta bizitzaren judizializazioari alternatibak. “Justiziak, edozein dela ere bere forma, lortu behar du odoljarioa geldiaraztea, baita gatazkaren interesak osatzea ere”, laburbildu du sailburuak. 

Hori dela eta, San Josék Justizia irisgarria azpimarratu du, iraunkortasunean, digitalizazioan, erantzun-denboren hobekuntzan, ulergarritasunean, eztabaidak konpontzeko egokiak diren bitartekoekin justizia errestauratiboa sustatzen eta berrikuntzaren alde lankidetzan lan egiten duena, benetako babes judiziala bermatuz.

"Eragindako kaltea konpontzeko politika integralaren barruan dagoen zerbitzu bat", gaineratu du.

Hain zuzen ere, digitalizazioari dagokionez, sailburuak Euskadik atzo bertan egindako lorpena azaldu du: Auzitegi Gorenarekin elkarreragintasun osoa espediente judizial elektroniko batean. “Lehen erkidegoa izan da modu errealean egiten, eta ohiko epea 6 hilabete laburtzen du”. Ildo horretatik, kontuan izanda eredu berri hori Estatu osoan aplikatu beharko dela, San Josék bere burua eskaini die “Ministerioari eta Autonomia Erkidegoei, lurraldera egokitzeko prozesuan gure ezagutza eta esperientzia partekatzeko. Badakigu bidea ez dela erreza, guretzat ere ez zen izan, eta horregatik da inoiz baino beharrezkoagoa kogobernantza, kolaborazioa eta koordinazioa”.

Sailburuak adierazi du Efizientziaren Legea ia martxan dagoela Euskadin Bulego Judizial Berriarekin, Bilbon izan ezik. Horrez gain, adierazi du justizia-egitura berriak, Auzialdiko Epaitegiak sortuta, tramitazioa azkartu dezakeela, baita erantzute-denborak ere. Gainera, espezializazio handiagoa ere ahalbideratuko du,  haurren kontrako indarkeriari aurre egiteko atalak sortuko baitira, emakumeen aurkako indarkeariarenetan jarraitzen diren pausuei jarraituta. Azkenik, bulego judizialean integratu gabeko udal-justiziako bulegoak sortzeak hurbiltasun handiagoa eskaini ahal izango du, barruti judizialik ez dagoen lekuetan gai jakin batzuen kudeaketa eta izapidetzea errazten duelako.

Defentsarako Eskubidearen Legeari buruz, pertsona guztiek, baita desgaitasunen bat duten akusatuek edo ikertuek ere, laguntza jasotzeko duten eskubidea arautzen du, bai eta, besteak beste, informazioa jasotzeko eskubidea, hizkera argia izateko eskubidea, Justizia Administrazioaren dokumentuen formatu elektronikorako sarbidea izateko eskubidea, edozein instantziaren aurrean ama-hizkuntzan edo koofizialean hitz egiteko eskubidea.

 

Kordoban, 2024ko azaroaren 22an

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)