Abuztuaren 4an Tanzanian istripua izan zuten aita-semeak Nairobiko ospitalera eraman zituzten Ngorongoroko kraterraren inguruan izandako istripuan jasan zituzten zaurien ondorioz, eta orain handik Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera ekarri dituzte. Kontratatutako bidaia-aseguruak atzo pleitatutako hegaldian ez da gorabehera klinikorik izan Loiurako aireporturako bidean, eta hegazkinak bart gauean lur hartu du bertan.
Aseguru-etxeak berak jarri duen anbulantziak eraman ditu pazienteak aireportutik Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera.
Ospitaleratu ondoren, ospitaleko medikuen eta erizainen taldeak balorazio zehatza egin du eta pazienteen egoeraren berri eman dio familiari.
Une hauetan, aita Traumatologian dago ingresatuta eta adingabea Anestesia eta Bizkortze Zerbitzuaren ardurapean geratu da, euren tratamenduekin jarraitzeko.
Pronostiko erreserbatua eta eboluzioaren zain.
Bizi izandako tragediaren aurrean, familiak bere intimitatea eta konfidentzialtasuna errespetatzeko eskatzen du.
------------------------------------------------------
Anestesia – Bizkortze taldeak pazienteen egoeraren balorazioa egingo du gaur 11:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoaren sarreran.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)