Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Metro Bilbaok geltoki guztietara zabaldu du itsuentzako QR bidezko gidatze sistema

Argitalpen-data: 

Maiatzaren hasieratik, Metro Bilbaoko geltoki guztiek "NaviLens" seinaleztapena dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonei bidaiatzea errazteko.

EITB

Bilboko Metroan irisgarritasun-ikurrak dituen auto baten bista

Aste honetatik aurrera, Metro Bilbaok geltoki guztietara zabaldu du ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako gida-sistema, telefono mugikorrerako QR kodeetan oinarritua. Ohar baten bidez jakinarazi duenez, geltoki guztiek "NaviLens" seinaleztapena dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonei bidaiatzea errazteko.

ONCErekin lankidetzan garatuta, seinaleztapen hori sare osora zabaldu da, eta erabiltzaileek informazio mota ezberdina jaso ahal izango dute: trenak igarotzeko falta den denbora, horietako bakoitzaren auto kopurua edo une horretan ematen ari diren abisuak. Informazioa eskuratzeko, erabiltzaileak erabilgarri dauden bi aplikazioetako bat deskargatuta izan beharko du bere telefono mugikorrean.

Aplikazio horietako lehena "NaviLens (leiho berri batean irekitzen da)" izenekoa da. Ikusmen-urritasuna edo erabateko itsutasuna duten pertsonei zuzenduta dago, eta kodea eskaneatzean piktograman dagoen informazioa jasotzen du, bai lokuzio moduan, bai mugikorraren pantailan idatziz. Beste aplikazioa "NaviLens go (leiho berri batean irekitzen da)" da, ikusmen gutxi duten pertsonei eta beste desgaitasun mota batzuk dituztenei zuzendua.

Informazioa modu bisual eta errazean erakusten du zenbait formatutan (audiogida, zeinu-mintzairako bideoak, etab.).