Gobernu Kontseiluak, Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak proposatuta, 17,37 milioi euroko dirulaguntza zuzenak baimendu ditu, foru aldundiei eta udalei laguntzeko, aurten indarrean egon diren garraio publikoaren deskontuak ordaintzeko.
Nazioarteko testuinguru geopolitikoa eta energiaren prezioen gorakada kontuan hartuta, hobariak mantendu egin dira 2024an. Estatuko Administrazioak % 30eko ekarpena egin du, eta Eusko Jaurlaritzak % 10ekoa. Garraio publikoko tokiko operadoreek, berriz, gainerako % 10a hartu dute beren gain, bidaia bakoitzean % 50eko deskontua lortu arte.
Eusko Jaurlaritzak 17.373.477,29 euro bideratuko ditu dirulaguntza horiek finantzatzeko; horietatik 7.490.012,35 euro foru aldundientzat izango dira, 5.611.756,65 euro Bizkaiko Garraio Partzuergoarentzat eta 4.271.708,29 euro euskal udalentzat.
Zehazki, Araban, Foru Aldundiak 655.856,65 euro jasoko ditu, eta Gasteizko Udalak 711.067,81 euro.
Bizkaian, 5.611.756,65 euro ordainduko zaizkio Bizkaiko Garraio Partzuergoari, 3.363.886,92 euro Bizkaiko Foru Aldundiari, 1.222.763,93 euro Bilboko Udalari, 34.340,26 euro Barakaldokoari, 6.560,01 euro Leioakoari, 3.397,38 euro Erandiokoari, 15.093,61 euro Etxebarrikoari eta 3.639 euro Galdakaokoari.
Gipuzkoan, 3.470.268,78 euro Gipuzkoako Foru Aldundiari bideratuko zaizkio, 2.075.024,90 euro Donostiako Udalari, 10.316,53 euro Arrasateko Udalari, 1.505,90 euro Hernanikoari, 40.309,71 euro Errenteriakoari, 1.717,60 euro Oñatikoari, 1.760,73 euro Lasarte-Oriakoari, 8.430,88 euro Zarauzkoari, 3.056,94 euro Eibarkoari, 116.012,01 euro Irungoari, 1.699,00 euro Oiartzungoari eta 15.012,09 euro Tolosakoari.
Guztira, 2022ko irailean deskontuak abian jarri zirenetik, Eusko Jaurlaritzak 41,7 milioi euro bideratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko operadoreei garraio publikorako hobariak ezartzen laguntzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)