Egoitza elektronikoa

ADMINISTRARIEN ESKALA ETA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN ESKALA. Prozesu berezia eta salbuespenezkoa. Prozesuko azken kalifikazioen zerrendak eta lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartu behar duten pertsonen izen-zerrenda argitaratu dira. Lanpostuak aukeratzeko epea iragarri da.

Argitalpen-data: 

Salbuespenezko prozesuan zein prozesu berezian, IVAPeko zuzendariaren Ebazpena argitaratu da. Horien bidez, azken kalifikazioen behin betiko zerrendak berriro argitaratzea agintzen da, gora jotzeko errekurtso batzuk baietsi direlako eta epaimahaiak berdinketa hausteko erabakitako azken irizpidea aplikatu delako (salbuespenezko prozesua).

Era berean, lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea agintzen du ebazpenak.

Lanpostuak aukeratzeko epea 2024ko martxoaren 26tik apirilaren 11ra bitartekoa izango da.

Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.