Aitor Aldasoro Iturbe izendatu dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen eta Iraunkortasun Sailburuorde. Amaia Barredo ordezkatuko du karguan.
Aldasoro ingeniari elektronikoa da. EITBn eszedentzian dagoen langile teknikoa da, baina hamar urteko esperientzia du Gipuzkoako enpresa industrialetan.
Kudeaketa publikoan ere eskarmentu handia du. Beasainen ia hamarkada batez zinegotzi izan ondoren, bertako alkate izan zen 2015 eta 2020 artean. Gaur egun, aholkulari gisa lan egiten zuen Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean bertan.