Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Sareko liburutegiak garapen jasangarrirako helburuekin

Argitalpen-data: 

liburutegiak GJH

Aurten, laster, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak, ALDEErekin lankidetzan, 2030erako garapen iraunkorreko helburuekin lotutako proiektu bat abiaraziko du.

Liburutegiak elkartzeko, ikasteko, kontsultatzeko, irakurtzeko, ikertzeko eta deskubritzeko guneak dira. Azpiegiturak dira, eduki bibliografikoa dute paperean eta digitalean, baina beste pertsona batzuen jakintzekin harremanak eta ikaskuntzak lantzeko espazioak ere badira, kulturen arteko loturak ehunduz.

Proiektu honen helburua da ikusaraztea Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoak protagonistak direla eta pertsonen ongizatearekin eta oparotasunarekin lotutako ekintzak garatzen dituztela. Ikuspegi horretatik, eta GJHen betaurrekoekin, Saretik, honako hau nahi dugu:

· Liburutegien esparruan GJHen eta ekimen inspiratzaileen existentzia zabaltzea
· GJHen esparruan abian ditugun ekintzak sailkatzera animatzea edo beste batzuk martxan jartzea.
· Beste erakunde batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen euskal liburutegien ekintzak, ekimenak eta esperientziak biltzea.

Aitziber Alonso ilustratzaileak diseinatu digu Sarerako kartela, baita proiektuaren logoa eta orri-markatzaile bat ere. Elementu horiek liburutegien eta herritarren arteko lehen elkarrizketari ekiteko balio dezakete: ezagutzen al ditugu 2030ko garapen jasangarriaren helburuak?, zertan pentsatzen dugu GJHei buruz hitz egiten digutenean? Zein da gure ekarpena herritar gisa? Eta liburutegi gisa?.

“Sareko liburutegiak garapen jasangarrirako helburuekin” epe labur eta ertainerako proiektua izango da, eta gutxienez hiru urteko iraupena izango dute. Parte hartzera animatzen zaituztegu, jakinda proiektuaren hasieratik amaierara Liburutegi Zerbitzuaren eta ALDEEren laguntza izango duzuela.