Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arreta integratuaren inguruko esperientziak ulertzeko ibilbide-orria

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

 Arreta integratuko sistema batean inplikatutako eragileak (gidaren 4. orrialdea)

Arreta integratuko sistema batean inplikatutako eragileak (gidaren 4. orrialdea)

The King's Fund izenekoak gida bat argitaratzen du, sistemei laguntza emateko, pertsonen eta komunitateen arreta integratuko esperientziei buruz entzuteko eta ikasteko gaitasunak sustatzeko.

Testuinguru anglosaxoian, arreta integratuak gizarte eta osasun-zerbitzuak pertsonen eta komunitateen inguruan antolatzen diren antolaketa-ereduari egiten dio erreferentzia, osasun emaitzak hobetzeko helburuarekin. Era horretan, asistentzia-zatiketari edo zerbitzuen arteko koordinaziorik ezari eta abarri buruzko gaiak ere jorratzen dira, zeinak gehiago eragiten baitiete arreta premia handiagoak dituztenei eta osasunean emaitza txarragoak dituztela adierazten dutenei.

Helburua

Gida honen helburua da arreta integratuko erakundeek eta sistemek pertsonen eta komunitateen esperientziei balioa ematea – kontakizunei –, ez bakarrik zerbitzu jakin batekiko interakzioaren emaitza gisa, baizik eta baita hainbat zerbitzurekiko interakzioaren ondoriozko esperientzia gisa ere. Arreta integratuko sistemak (Integrated Care Systems, ICS) eta komunitateetako aliantzak garatuta, pazienteen eta erabiltzaileen esperientziak ulertu beharko dira, edozein hobekuntza oinarritzeko oinarri gisa: biztanleriaren premiak eta osasunaren eta ongizatearen arloko emaitzak asetzea.

Hartzaileak

Gida osasun-sistemako profesionalentzat (National Health Service, NHS), tokiko agintarientzat eta tokiko bazkideentzat da, lana, entzutea eta baterako ikaskuntza sustatzeko, profesional guztiek lan egiteko modu hori babes dezaten. Profesional guztiak gai horretan aditu izateko asmorik gabe, gida honek pazienteen eta erabiltzaileen esperientziak esploratzea eta ezagutzea pazientearen eta publikoaren eta erakunde jakin batzuen partaidetza- edo esperientzia-taldeen esparru esklusiboa delako.

Edukiak

Modu praktikoan, gida honetako edukiak honako hauetara bideratzen dira:

  • Arreta integratua ulertzeko ikuspegien aniztasuna ezagutzea, ez baitago modu bakar bat pertsonek horren inguruan dituzten esperientziak neurtzeko edo intepretatzeko.

  • Entzuteko eta elkarrekin ikasteko kultura sustatzea: 'emaitzak entzuten dituzten pertsonak bezain onak izango dira'. Pertsonen esperientziak entzutea beste aukera bat izatetik arreta integratuaren ardatz nagusi eta ezinbesteko izatera igaro da.

          Horretarako, gidak 10 urrats nabarmentzen ditu, pertsonen ahotsak arreta integratuaren posizionamenduan eta garapenean funtsezkoak        direla bermatzeko:

          1.   Sistemek partekatzen duten helburu bat definitzea. 

          2.   Hura erakundeen ardatzean barneratzea eta kokatzea.

          3.   Erakundeen kultura helburu partekatu horretara egokitzea.

          4.   Egin beharreko lana datuei eta informazioari buruzko beste gai batzuen lehentasun maila berean kokatzea.

          5.   Onartzea helburuak erakundeko kide guztiak inplikatzen dituela.

          6.   Tokiko-baliabideak aprobetxatzea.

          7.   Trebetasun, gaitasun eta baliabide egokiak daudela bermatzea.

          8.   Egokiak diren galderak egitea.

          9.   Baloratu nori entzuten zaion: 'garrantzitsua da nori entzuten zaion'.

         10.  Ulermena ekintza bihurtzea.

Metodologia

Horrez gain, esperientziak entzuteko eta ulertzeko prozesu horiek garatzean kontuan hartu beharreko alderdi metodologiko batzuk jasotzen dira gidan, proiektu baten helburua eta plangintza-zikloaren etapa ezagutzearen garrantzia azpimarratzeko, baita haren garapenean parte hartzen duten eragileak ere. Ildo horretan, proiektuaren edukiek azpimarratzen dute garrantzitsua dela proiektu jakin batean inplikatutako eragileei buruz hausnartzea, eta kontuan hartu beharko liratekeen ahots guztiak ote diren, edo ahots horiek sistemak tradizionalki harremanak izateko erraztasun handiagoa aurkitu duen eragileenak ote diren.

Helburua da, nolanahi ere, oztopoak identifikatzea eta zer inporta duen ikastea; egiten diren aldaketek arreta hobea ematen dutela zehaztea; zerbitzuak noiz alderatu edo ebaluatu behar diren zehaztea; ezagutzen dena eta, garrantzitsuena, ezagutzen ez dena identifikatzea; pertsonen eta komunitateen lehentasunak ezagutzea; biztanleriaren osasun-datuetatik eta zerbitzuen emaitzetatik ikastea; edo, adibidez zein dira sistemaren lehentasunak eta zein dira parte hartzen duten eragileen eta alderdi interesdunen lehentasunak eta erronkak. 

Abantailak

Lan-gidan proposatutako lan-metodologia erabiltzea aukera bat da pertsonekin eta komunitateekin egindako elkarrizketan soilik ager daitezkeen zailtasunak eta erronkak identifikatzeko. Hau da, 'adimen-hutsune bat betetzeko' aukera eskaintzen du.

Horrela, pertsonen eta komunitateen kontakizunak sistemek, zerbitzuek eta programek antzemango ez lituzketen arazoak eta kezkak identifikatzea ekar dezake, eta, aldi berean, aukera ematen du biztanleria-talde espezifikoekin lan egiteko eta desberdintasunei aurre egiteko, esanguratsua dena eta axola duena entzuteko, eta ezagutza eta esperientzia horien inguruko lanari forma emateko, modu errealista eta zintzoan. 

Azken batean, pertsonak eta komunitateak, modu eraginkorrean, arreta integratuaren esku-hartzeen ardatz bihurtzeko aukera aprobetxatu nahi da, eta hori ezinezkoa izango da entzute integratua egiten ez den heinean.

The King's Fund The King 's Fund ongintza-erakunde independentea da, 1897an sortua, Ingalaterrako herritarren osasuna eta arreta hobetzera bideratzen du bere lana, herritar guztiek ahalik eta arreta eta osasun onena izan dezaten.

Arreta integratu baten esparruan esperientziak entzuteko eta ulertzeko prozesuan taldeei laguntzeko metodologiari buruzko informazioa zabaldu nahi izanez gero, kontsulta dezakezu: 'Integrazioa ulertzea. Nola entzun eta ikasi pertsonengandik eta komunitateengandik'.

(Understanding integration. How to listen and learn from people and communities (The King’s Fundek argitaratua (2021).