Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 350.000 euroko partidarekin bultzatuko du kultura-arloko jaialdien antolakuntza (Gobernu Bilera 2021-5-18)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteen arloan antolatutako jaialdiak dira diruz lagunduko direnak. Kultur ekoizpena gizarte osoaren eskura jartzeko helburuarekin Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 350.000 euro bideratuko ditu laguntzetara. 145.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzera bideratuko dira (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza), 100.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko, 75.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdietarako eta azkenik 30.000 euro diziplina anitzeko jaialdiak antolatzeko. 

Dirulaguntza hauetara aurkezten diren proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
  • Dirulaguntzen deialdi honetara aurkezten diren programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dira.
  • Jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez-aurre, uneoro errespetatuta indarrean dauden osasun-arauak.
  • Jendaurreko jarduerek epe mugatu batean gauzatu beharko dira, inola ere ez bi egun baino laburragoa, ez eta bi hilabete baino luzeagoa ere.
  • Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
  • Jaialdiak aldikakoak izango dira eta irauteko bokaziodunak.
  • Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak. 

Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, maiatzaren 29tik ekainaren 28ra bitartean.

 

Iazko deialdian guztira 25 jaialdi lagundu ziren diruz tartean Dock of the Bay, BAFFEST, Blues Hotsak, Loraldia, Bilbao Surf Film Festival, Zinemakumeak Gara eta Korterraza Gasteiz.