Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen ekoizle eta garraiolarien jakinarazpenen izapidetzeari buruzko informazio-oharra

Argitalpen-data: 

Datorren azaroaren 10eko 12:00etatik aurrera, Ingurunet-en eskuragarri egongo dira hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen ekoizle eta garraiolarien jakinarazpenak izapidetzeko prozedurak, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 29. artikuluan araututakoak. Eskuragarri egongo dira, bai inskripzio berriak egiteko, bai aurreko jakinarazpenak aldatu edo bertan behera uzteko:

Datorren azaroaren 10eko 12:00etatik aurrera, IKS eem plataforman itxi egingo dira hondakin ez arriskutsuen ekoizpenaren eta hondakin ez arriskutsuen garraioaren jakinarazpenak izapidetzeko prozedurak, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 29. artikuluan araututakoak, bai inskripzio berriak egiteko, bai aurreko jakinarazpenak aldatu edo bertan behera uzteko.

Zehazki, honako IKS/e-enviroment/e-DMA prozedura hauek itxiko dira:

  • WASTE-HONDAKIN ARRISKUTSUAK sektorea
    • 16W05 HONDAKIN ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN JAKINARAZPENA
    • 16W10 HONDAKIN ARRISKUTSUEN GARRAIOLARIEN JAKINARAZPENA
    • 16W60 HONDAKIN ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN ERREGISTROKO UZTEAREN JAKINARAZPENA
    • 16W61 HONDAKIN ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN ERREGISTROKO ALDAKETA-ZABALKUNDEAREN JAKINARAZPENA
    • 16W65 HONDAKIN ARRISKUTSUEN GARRAIOLARIEN EGUNERAKETA, ZABALKUNDE EDO/ETA ALDAKETAREN JAKINARAZPENA
  • WASTE-HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK sektorea
    • 16W11 HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN GARRAIOLARIAK
    • 16W33 HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN JAKINARAZPENA
    • 16W62 HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN ERREGISTROKO ALDAKETA-ZABALKUNDEAREN JAKINARAZPENA
    • 16W66 HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN GARRAIOLARIEN EGUNERAKETA, ZABALKUNDE EDO/ETA ALDAKETAREN JAKINARAZPENA
    • 16W67 HONDAKIN EZ ARRISKUTSUEN EKOIZLEEN ERREGISTROKO UZTEAREN JAKINARAZPENA

Ekoizleek eta garraiolariek egindako jakinarazpenetan orain arte jasotako informazioak indarrean jarraituko du, sistema berrira migratuta. Ondorioz, ez duzue eragiketa osagarririk egin beharko, INGURUNETen dagoen informazioa egokia dela egiaztatzeaz harago. Migrazioan aldaketaren bat antzematen baduzue, mesedez bidali mezu elektroniko bat ingurumena@euskadi.eus helbidera, jakinarazpenaren erregistro-zenbakia edo espediente-zenbakia eta data adieraziz, gure teknikariek datu horiek berrikus eta zuzen ditzaten.

Era berean, berariaz jakinarazi nahi dizuegu jakinarazpen horietan agertzen den informazioa hondakinen ekoizpen eta kudeaketako euskal erregistroaren parte dela eta informazio hori hondakinen ekoizpen eta kudeaketako estatuko erregistrora eta hondakinen kudeaketako estatuko plataforma elektronikora (e-SIR) helarazi dela. Nabarmendu beharra dago Ingurunet sisteman jakinarazpen berri bat egin edo lehendik dagoena aldatzen den bakoitzean zuzenean jakinaraziko zaiola e-SIR sistemari, ondoren gure zerbitzu teknikoek egingo dituzten kontrolak gorabehera. Gogorazi beharra dago, horrekin lotuta, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen batean edo jakinarazpen batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo jakinarazpena, ezinezkoa izango dela dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren, Nire Karpetaren, Ahalordeen Erregistro Elektronikoaren eta Inguruneten sarbideari eta funtzionamenduari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, informazio-gida zehatzak daude.

Azkenik, jakin ezazue lanean jarraitzen dugula hondakinen baimen eta jakinarazpenak izapidetzearekin lotutako gainerako administrazio-prozeduren migrazioan. Eragileentzako, negoziatzaileentzako eta edukitzaileen erregistrorako izapideak laster martxan egotea espero dugu. Prozedura horiek martxan jarri bezain pronto, jakinaren gainean jarriko zaituztegu.