Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Mahasti Artean jaialdiaren 2. edizioa Urdaibain ospatuko da irailaren lehen asteburuan

  • Mahasti Artean jaialdiaren 2. edizioa Urdaibain ospatuko da irailaren lehen asteburuan

  • DataAbuztuak 19
  • Gaia Ikusizko arteak, Musika, Ikus-entzunezkoa

Mahasti Artean Jaialdiaren bigarren edizioa, Bizkaiko txakolinarekin, gastronomiarekin, kulturarekin eta naturarekin naturarekin lotuko den jaialdia, irailaren lehen asteburuan izango da, 2021eko mahats-bilketaren atarian, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean.

Jarduera guztiak enklabe berezietan egingo dira, hala nola Busturiako Bizkaiko Txakolina Amunategi Jatorri Deituraren upeltegietako mahastietan, Muxikako Berroja eta Gernika-Lumoko Itsasmendi upeltegietan, baita Urdaibaiko Ekoetxean (Busturian du egoitza) eta Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Center ean ere.

Mahasti Artean Jaialdiaren egitarau zabal eta askotarikoaren barruan, aurten Jesus Mari Lazkano margolariaren estudioa bisitatzeko aukera izango da, artistaren beraren eskutik, eta piknik batekin osatuko da. Bertan, Bizkaiko hiru txakolin eta Amunategi upategiaren hiru pintxo dastatuko dira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri