Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Nortzuei eragiten die bakardadea eta gizarte isolamenduak?

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Artikuluaren irudia: Nortzuei eragiten die bakardadea eta gizarte isolamenduak?, La Caixako Gizarte Behatokiak argitaratua 2019

Artikuluaren irudia: Nortzuei eragiten die bakardadea eta gizarte isolamenduak?, La Caixako Gizarte Behatokiak argitaratua 2019

La Caixako Gizarte Behatokiak sustatzen du Javier Yanguas, Amaya Cilvetti eta Cristina Segurak 2019an egindako ikerketa. Aipaturiko ikerketa da: Adineko pertsonen Programa La Caixarena, bakardadea lehen mailako arazo sozial eta osasun publikoko arazo gisa hartzeari buruzkoa.

Egileek, beren artikuluan, fenomeno konplexu hori behar bezala neurtzeko behar den kontzeptuzko bereizketa planteatzen dute, eta, horretarako, honako hauek bereiztea planteatzen dute:

  • Bakardadea, bai gizartekoa eta/edo emozionala
    • Gizarte bakardadea, ondorengo egoeran dauden pertsonak: abandonatuta sentitzen dira edo beste pertsonen konpainia faltan botatzen dute.
    • Bakardade emozionala, pertsonek behar izanez gero konfiantzazko kontaktu sozialik ez duten egoerak deskribatzen dituen kontzeptu gisa.
  • Gizarte isolamendu arriskua, familia-sarean eta/edo adiskidetasun-sarean agertzeko aukerak
    • Isolamendua familia sarean, familia-sare txikia duten pertsonen egoera, alde emozionaletik urrun dagoena eta/edo konfiantza gutxi sortzen duena laguntza behar izanez gero.
    • Isolamendua adiskidetasun-sarean, adiskide-sare txikia duten pertsonen egoera, alde emozionaletik urrun dagoena eta/edo konfiantza gutxi sortzen duena laguntza behar izanez gero.

 

Espainian bakardadea eta gizarte isolamenduaren dimentsioa

Bakardadearen eta isolamendu sozialaren fenomenoen magnitudea zehazteko, egileek inkesta bat egin dute Espainiako 8 udalerritan lagin adierazgarri batekin (1.688 pertsona). Ondorioa: 'inkestatutako biztanleen erdiek baino gehiagok bakardade-motaren bat sentitzen dute edo sozialki bakardadean egoteko arriskuren bat dute'.

Bakardadeak eta gizarte isolamenduak dituzten eraginek, osasun publikoko arazo bihurtzen dira, eta osasun politiketarako interes eremu:  hainbat ikerketak agerian uzten dute bakardadearen eta osasun maila okerragoen arteko harremana, edo nola lotzen den gizarteratzea hilkortasun arrisku txikiagoarekin.

Artikuluaren ondorioetan jasotzen denez, bakardadearen fenomenoak gizonei eragiten die gehien, ikasketarik gabeko pertsonei, eta adinarekin pixka bat gora egiten du. Gainera, bakardadearen dimentsio emozionala dimentsio soziala baino biziagoa da. Egileek ondorioztatu dutenez, 'Bakardadearen aurpegirik ikusgarriena ez da adiskideak ez izatea edo abandonatuta sentitzea, baizik eta, batez ere, antzematea ez dagoela ingurune jakin bat, behar izanez gero jo edo konfiantza izateko'.

Isolamendu sozialaren arriskuari dagokionez, eta adiskidetasun-sarerik ezari dagokionez, 65 urtetik aurrera datu kezkagarriak antzematen dira, eta, gainera, bizi-etapa berri batera igarotzearekin bat datoz: erretiroa hartzea. Ikerketa honen datuen arabera: '65 eta 79 adin tartekoen artean, laurdena baino gehiago adiskide- saretik isolatuta daude, eta ia erdiak dira 80 urtetik gorakoen artean'. Isolamendu honek eta ondorioz bakardadea jasateko arriskuak, adiskide-sareari gehiago eragiten dio familia-sareari baino. Izan ere, familia-sareak bizi-zikloan zehar bakardade arriskua babesteko faktore garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Hala ere, bakardadea eta isolatzeko arriskua bereziki zahartzaroari lotutako fenomenoak diren arren, 40 eta 65 urte bitarteko pertsonei buruzko datuen arabera, bakardade mailak gora egin dezake pertsona horien artean, haien adina 65 urtera hurbiltzen den heinean eta haien gizarte-sarea murrizten den heinean.

Egileen iritziz, bakardadeak, fenomeno gisa, pertsonei eragin diezaiekeen arren beren bizi-zikloaren edozein unetan, erretiroa hartzen dutenean izaten dute arrisku horren aurrean kalteberatasun handiena. Horregatik, 65 urtetik aurrera kontaktu sozialen kantitatea eta kalitatea handitzea sustatzera bideratu behar dira esku-hartzeak.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren artikulua kontsultatu: Nortzuei eragiten die bakardadea eta gizarte isolamenduak? (leiho berri batean irekitzen da) La Caixako Gizarte Behatokiak argitaratua (leiho berri batean irekitzen da)(2019).