Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Tabakalerak, Azkuna Zentroak eta Artiumek aukeratu dituzten Komisario Berriak ekimenaren baitan babestuko dituzten proiektuak

Argitalpen-data: 

Komisario.jpg
  • Artium Museoaren kasuan, hau da hautatutako proiektua: ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan’.
  • Tabakaleraren kasuan, #ÁGORA / CEMENTO / CODÍGO aukeratu dute, Arteriak-ek aurkeztua (MawatreS y Andrea Estankona).
  • Azkuna Zentroak ‘Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)’ aukeratu du, Mario Ortiz Paniegorena. 

 

Donostia, 2020/07/21

Komisario Berriak 2020 proiektuak gaur eguerdian argitaratu ditu aurtengo edizioan babestuko diren hiru proiektuak, komisarioaren praktika garatzeko eta artearen munduko profesional berrien sorkuntza eta finkapena bultzatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Azkuna Zentroak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak bultzatutako ekimen honek honako proposamen hauek babestuko ditu: ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan’, Iñigo Gomezek, Itziar Gutierrezek eta Ane Lekuonak aurkeztua; #ÁGORA / CEMENTO / CODÍGO,  Arteriak-ek proposatua (MawatreS eta Andrea Estankona); eta ‘Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)’, Mario Ortiz Paniegorena.

Proiektuan parte hartzen duen zentro bakoitzak lan-ildo bereizi bat proposatu du, eta zentroak arduratu dira beken deialdia modu koordinatuan kudeatzeaz. Deialdia komisarioari lotutako ibilbidea duten pertsona fisikoei zuzenduta egon da: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.

Artium Museoa

Artium_Museoan aurkeztutako 10 proposamenetatik 'Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan’ aukeratu da, Iñigo Gomezek (Gasteiz, 1993), Itziar Gutierrezek (Andoain, 1991) eta Ane Lekuonak (Hondarribia, 1994) aurkeztuta. Proposamena 80ko hamarkadan Euskal Herrian hedabide bideografikoaren aukerak bultzatzen dituzten hiru jaialdien ikerketari buruzkoa da: Donostiako Bideo Jaialdia, Gasteizko Musika Bideo Jaialdia eta 80ko hamarkadako Tolosako Bideoaldia.

Tabakalera

Tabakalera IKZri aurkeztutako 14 proposamenetatik, #AGORA/CEMENTO/CODÍGO proiektua aukeratu da, Arteriak (MawatreS eta Andrea Estankona) eragileak aurkeztuta. Ikusgarritasunaren espazioaren pitzaduran praktika artistikoak ikertu eta sortzeko orduan gertatzen den pitzaduratik sortzen da proiektua. #AGORA/CEMENTO/CODÍGO proiektuak argitalpena, erakusketa eta ikerketa proposatzen ditu.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Aurkeztutako 18 proposamenetatik, Mario Ortiz Paniegoren (Bilbo, 1978) ‘Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)’ / ‘Espazio Publizitarioa (espazio publikoa/publizitate-espazioa)’ da hautatutako proiektua Azkuna Zentroren kasuan. Proposamenak publizitateak gure bizitzetan eta, bereziki, espazio publikoan izan duen gorakadari buruzko berrikuspena proposatzen du. Proiektuak munduko hainbat hiri aztertuko ditu, bai eta espazio publikoaz arduratzen diren artisten praktika ere, hausnarketa kritikoa eginez.

Proiektuaren jatorria

Komisario Berriak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta lehen ediziotik Tabakaleraren, Azkuna Zentroaren, Artiumen eta Montehermosoren (Gasteiz) laguntza izan zuen. Hala, 2016an, laborategien formatuko topaketak egin ziren Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta horiei amaiera emateko, erakusketa bat egin zen Azkuna Zentroan (2016ko abendua eta 2017ko urtarrila) eta Montehermoson (2017ko urtarrila eta otsaila).

Komisario Berriak-en ibilbidea deialdi batekin hasi zen. Deialdi horren bidez, komisarioaren esparruan interesa zuten 10 pertsonako talde bat hautatu nahi zen, hiru egoitzatan. Bigarrenik, hautatutako 10 pertsonek lau edo bost eguneko hiru laborategitan parte hartu ahal izan zuten, eta horietan bi ikastaro-proposamenetan lan egin zen. Azkenik, egoitza-aldiaren ondoren, komisario parte-hartzaileek Bilbo eta Gasteizko erakusketa horiek erakutsi zituzten. Guztira, erakusketetara joan zen publikoa kontuan hartuta, 4.725 lagunek parte hartu zuten Komisario Berriak ekimenaren jardueretan. Lehen edizio haren ondoren, Komisario Berriak izan zen Kultur Hiriburutzaren legatu gisa jarraipena ematea erabaki zen ekimenetako bat.

2018ko edizioan, komisarioari laguntza eman zitzaion, azken hamarkadetan euskal praktika artistikoei arreta ematen zieten proiektuak ikusaraziz. Horretarako, deialdi bat egin zen berariazko azterketa-kasu gisa funtzionatzen duten proiektuetarako: artisten ibilbideak, erakusketak, espazioak, proiektuak, argitalpenak, eztabaidak, testuak eta Euskadiko praktika artistikoen testuingurua garatzeko garrantzitsuak diren beste ekimen batzuk.

Proiektuak 30.000 euroko aurrekontua du; hortaz, gehienez 10.000 euro bideratuko dira proiektu bakoitzera.