Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak ardoaren sustapena indartzea adostu dute, Covid19aren krisiak sektorean eragin larria izan ondoren

2020.eko ekainak 08

  • Tapia sailburuak presiditu du Guardiako Kuadrillaren bilera, non ABRA, ARAEX, Dolare, Grupo Rioja eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Arabako mahasti eta ardoen elkarteak eta UAGA sindikatua egon baitira. 
  • Lankidetza ildoak COVID-19ak eragindako krisi egoerara egokitutako sustapen plan batean zentratuko dira, izan ere, zirkulatzailea arintzeko neurriak izango dira, hala nola 50 milioi euroz hornitutako finantza tresna eta berrikuntzan laguntzeko bonoak.
  • Euskadiko ardo guztiak sustatzeko ekintzak aktibatuko dira Basque Wine erreferentziapean, bereziki nazioarteko merkatuetan eta tokiko ekintzak indartuz.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Arabako Errioxako Kuadrillak antolatutako topaketa batean izan dira gaur goizean, ardoaren sektoreak, oro har, eta eremu horrek, zehazki, Covid krisialdiaren ondorioz bizi duen egoeraz kezkatuta.

Arantxa Tapia sailburua buru izan duen bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bidez, upategien finantzaketa hobetzeko, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendu- eta merkaturatze-ekintzak indartzeko abian jarri dituen laguntza sektorialeko ekimenen xehetasunak jakinarazi dira, Euskadiko upeltegiak eta ardoak sustatzeko ekintza berriekin batera.

Ildo horretan, administrazioak eta sektoreak sustapen-kanalak indartzea adostu dute, Basque Wine aterkipean euskal upategien produktuak salmenta- eta posizionamendu-kanal berrien bidez kokatzeko aukera emango duten ekintzen bidez, eratu berri den Basque Wine Office erakundearen koordinazio eta finantzaketapean.

Basque Wine

Lehen promozio ekintzak hemendik aste batzu barru hasiko dira, sustapen kanpaina baten bitartez. Kanpainarekin bat egingo dute hiru lurralde historikoetako Ostalaritza Elkarteek eta banaketa handiko enpresa batzuek. Euskadiko ostalaritzak eta banaketa enpresek ere Arabako Errioxako ardoak eta hiru Jatorri Izendapenetako txakolinak (Araba, Bizkaia eta Getaria) identifikatuta edukiko dituzte beren establezimenduetan, “Basque Wine” irudi berriarekin, kontsumitzaileek Euskadin egiten diren edariak identifikatu ahal ditzaten.

COVID-19ak sektorean izan duen ondorioari aurre egiteko erabaki diren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko ordezkarien aurrean zehaztu dituzten ekintza eta neurrietako bat da ekimena.

Ardoaren sektorea egoera zailean dago, ia bi hilabete eta erdian nazioarteko eskaerak behera egin duelako eta HORECA kanala erabat gelditu delako. Egoera horren aurrean, Tapia sailburuak lankidetza areagotu behar dela eta sektoreari laguntzeko neurriak uneko premietara egokitu behar direla jakinarazi dio sektoreari.

Arabako upategien egoera

ARDOA– Basque Wine Officek egin duen inkestan parte hartu duten Arabako upategien %97k adierazi dute 2020an galera ekonomiko handiak espero dituztela, urte amaieran emaitzen kontuan batez beste %40 eta %45 arteko galerak eraginda. Salmenten murrizketa, dirutan, %45 eta %50 artekoa izango dela kalkulatzen da. Inkestatuetako gehienek uste dute Euskadiko eta estatuko merkatuetan salmentak %60 eta %65 artean jaitsiko direla eta esportazioek %45 inguru egingo dutela behera. HORECA kanalen, zeina sektorerako oso garrantzitsua baita, salmenten beherakada %55 eta %60 artekoa izan daiteke.

Edarien sektoreari laguntzeko neurriak Euskadin

  • 50 MM-ko laguntza finantzarioa
  • Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko zirkulatzaile lerro berri bat gaitu du, Finantzen Euskal Erakundearekin elkarlanean. Zazpi urterako maileguak izango dira, baldintza abantailatsuekin, Euskadiko upategietarako, eta hiru urteko gabezialdiarekin (3 + 4) eta +%1eko euriborrarekin. Mailegua gehienez ere 200.000 eurokoa izango da eragiketa bakoitzeko. Helburua da Euskadiko edarien ekoizpen kate osoari eustea, Euskadiko mahatsez egindako ardoaren ekoizpenari lagunduta.

     

  • Merkaturatzeko kanal berriak
  • Ardoa Lurraldeko Ataria. Merkaturatzeko atari bat lantzea, Euskadiko upategi guztientzat. Eusko Jaurlaritzak, Hazi Fundazioaren bitartez, beren produktuak saldu ahal izateko web atari honetan sartuko diren upategiei presentzia eta posizionamendu digitala edukitzen lagundu die.
  • Berrikuntza komertziala laguntzeko bonoak. 700.000 euroko ekimena

3.000 eta 5.000 euroko laguntzak, upategiaren tamainaren arabera. Ardoa-Basque Wine Officek sektorearen eraldaketa digitala babestuko du, kudeaketatik salmentaraino, bakarka, bai eta enpresen arteko lankidetza, partzuengoen sorrera eta beste ekimen batzuk bultzatuta ere, on line salmenta sustatzeko, banaka, taldeka edo plataformetan.

  • Ardoa-Basque Wine Officeren Sustapen PlanaHazi Fundazioak Edarien Sustapenerako Plana berrikusi eta eguneratu du, Covid-19ak eragindako krisi testuingurura egokituta.
  • Tokiko zein nazioarteko merkatuan komunikazio eta sustapen ekintzak egiteko programa, kanaletan eta merkaturatzeko moduetan bereizketa eta berrikuntza bultzatzeko, 3 milioi eurorekin zuzkituta.Upategietarako laguntzak, tokiko eta nazioarteko merkatuetako sustapen ekintzak egiteko, banaketa kanalen eta Horeca kanalaren bitartez, bai eta tokian bertan zein nazioartean egiten diren sektoreko azoketan sustatzeko ekintzetarako ere.

 Ardoa Basque Wine Office

Berriki eratu den Ardoa-Basque Wine Office bulegoak laguntza osoa eskaintzen dio Euskadiko edarien sektoreari, Arabako Errioxako upategiak, hiru Txakolin Izendapenak, Sagardoa eta Garagardoa merkatu nazionalean eta estatalean zein nazioartekoan aurrera eramaten ari diren estrategia indartzeko.

Bulego honen bitartez, zeinaren idazkaritza teknikoa Hazi Fundazioaren esku baitago, Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lantzen ditu:

  • Edarien euskal sektorea koordinatzea, orientatzea eta etorkizuneko eszenatokiak proposatzea sektore horretarako
  • Eskaripeko laguntzako eta orientazioko zerbitzu teknikoak garatzea eta indartzea.
  • Bikaintasuneko proiektuetan laguntza eta babesa ematea sektoreari.
  • Administrazio Publikotik balioa sortzea, giza baliabideak eta balilabide ekonomikoak modu koordinatuan jarrita, barruan zein kanpoan.
  • Ardoaren eta beste edari batzuen euskal industria bultzatzea, sinergiak eta baliabideak eskura jarrita, katalizatuta eta lerrokatuta.
  • Aliantzak eta proiektu komunak bilatzea, erakunde eta agente sektorial desberdinen artean.