Euskadin lanean ari direnen artean 25 eta 34 urte bitarteko gazteak dira beren seme-alaben zaintzan denbora gehien ematen dutenak: talde horretakoek egunean 5,6 ordu ematen dituzte, batez beste.
Baina, talde horretan txandaka, asteburuetan edo gauez (hau da, egunean hiru ordu edo gehiago edo urteko lan orduen herena gutxienez 22:00 eta 6:00 artean) lan egiten dutenen ehunekoak batezbeste orokorretik gora daude. Eta hiru lan-baldintza horiek zailago egiten dute lana eta familia uztartzea.

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, Eustatek 2019an egindako Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkestaren emaitzak oinarri hartuta.