Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EGO-k bere udako topaketa aurkeztu du, Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren batutapean

Argitalpen-data: 

  • EGO Musika Hamabostaldira itzuliko da, Inaugurazio Eguneko kontzertua emateko
  • EGOk bere topaketan programa bikoitza prestatuko du, musikari gazteek errepertorio zabal eta askotarikoarekin lan egitea ahalbidetuz

EGOko kide diren 73 musikari, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak gehienak, uztailaren 22tik abuztuaren 1era Donostian elkartuko dira, topaketa horretan zehar ondoren euskal hiriburuetako agertoki nagusietan joko duten errepertorioa lantzeko (Gasteizko Principal Antzokia, uztailaren 26an; Bilboko Euskalduna Jauregia, uztailaren 27an; Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, uztailaren 28an; Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma, uztailaren 29an). Musika Hamabostaldiko Inaugurazio Egunean ere parte hartuko du EGOk, abuztuaren 1ean.

Hain berezia den 2020ko uda honetan, EGOk entzuleentzako nahiz musikari gazteen prestakuntza orkestralerako eta garapenerako balio musikal eta interes handia duten bi programa aurkeztuko ditu. Horrela, lehen maila orkestraleko irakasleekin lan egingo dute, berriki taldearen zuzendari artistiko izendatua izan den Rubén Gimenoren batutapean. Orkestrako kide gazteek, besteak beste, bereziki soinuari, artikulazioari, ozentasunaren orekari… lotutako alderdiak landuko dituzte.

Topaketa hauen bidez, EGOk bere proiektuan zehaztutako helburuak eta xedeak beteko ditu, hala nola prestakuntza orkestral egokia eskaintzea, gazteen garapen artistikoa nahiz giza garapena sustatzea eta mundu profesional orkestralera sartzeko zubiak sortzea.

Kontzertu hauek lan eta bizikidetza garai zorrotz baten gailurra izango dira. Garai horretan zehar, askotariko ekimenen bidez, gazteek ondotik zuzenean interpretatuko dituzten obrak landuko dituzte.

Lan hori gauzatzeko, izen handiko irakasleekin arituko dira. Horietako batzuk euskal talde nagusietatik datoz, Euskadiko Orkestratik eta Bilbao Orkestra Sinfonikotik, eta beste hainbat erakunde eta talde ezagunetakoek ere hartuko dute parte: Espainiako Orkestra Nazionala, Reina Sofia Musika Eskola, Gran Teatre del Liceu, London Symphony, Vienako Orkestra Filarmonikoa eta Genevako Suisse Romande.

Aurten, eta lehen aldiz, udako topaketak programa musikalari dagokion jarduna osatuko duten ekimenak ere izango ditu, “PASSION FOR MUSIC” izenekoak.

Honela, kideek aurrez aurre jasoko duten prestakuntzaz gain, EGOk lurraldeko hezkuntza sektoreko eragile nagusiekin elkarlanean aritzeko duen bokazioaz, EGOko ordezko kide guztiak, Musikeneko ikasleak, EIOko kideak eta Goi Mailako Kontserbatorioetako ikasleak gonbidatuko ditu, ezatabaida foro batera. Eztabaida hori streaming bidez emango da eta Rubén Gimeno (EGOko zuzendari artistikoa) eta bere anaia Gustavo Gimeno (egun Torontoko Orkestra Sinfonikoko eta Luxemburgoko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titularra eta, hainbat urtez, Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrako Tinbal bakarlaria) izango ditu protagonista.

Aipatu ekimen hau, Kutxa Kulturrek antolatzen du EGOren lankidetzarekin eta Kutxa Fundazioaren jabetza duen “Eta orain zer” plataformaren bitartez egingo da,

“PASSION FOR MUSIC” ekimenak, gainera, beste jarduera osagarri batzuk ere izango ditu, EGOko kide gazteek haien etorkizuneko ibilbide profesionalean topatuko dituzten errealitate orkestraletan laguntzeko asmoz: orkestra bateko entzunaldiei aurre egiteko modua eta erronka, orkestra zuzendaritzako ikasle gazteak EGOko entseguetara deitzea eta haietan zuzenean parte hartzea, Rubén Gimenoren eskola magistrala, eta abar.

Gogora ekarri nahi dugu Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izaera estragikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa.

GASTEIZ, BILBO, DONOSTIA ETA HONDARRIBIKO KONTZERTUETAKO PROGRAMA
C. GOUNOD: Haize instrumentuetarako sinfonia txikia

  1. MAHLER: Adagietto (5. sinfonia)
  2. SCHUBERT: 5. sinfonia D.485 si bemol maiorrean

MUSIKA HAMABOSTALDIKO INAUGURAZIO KONTZERTUKO PROGRAMA

  1. REICH: Music for pieces of wood
  2. DUKAS: La Péri: Fanfare
  3. WAGNER: Sigfridoren Idilioa WWV 103
  4. GRIEG: Hileta martxa
  5. BARBER: Harietarako adagioa
  6. TOMASI: Fanfares liturgiques
  7. COPLAND: Fanfare for the common man

KONTZERTU BIRA

Uztailak 26. Principal Antzokia. Gazteiz 20:00.

Uztailak 27. Euskalduna Jauregia. Bilbo 20:00.

Uztailak 28. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia 20:00.

Uztailak 29. Itsas Etxea Auditoriuma. Hondarribia 20:00.

Abuztuak 1. Musika Hamabostaldiko Inaugurazio Eguna. Donostia 20:30 (San Telmoko klaustroa).

Sarrerak antzokien webguneetan eskuratu ahal izango dira, baita www.egofundazioa.eus helbidean ere.

IRUDI BERRIA

EGOren garai berria, besteak beste, irudi korporatibo berri baten sorkuntzak nabarmenduta dator.

22 urteren ostean, eta AUPA! Estudioarekin lankidetzan, EGOk bere irudia berritu eta egungo kodeetara moldatu nahi izan du.

Erabat euskalduna izango zen logotipo baten bila aritzeak euskal artista ziurrenik unibertsalenetakoa denaren formetara eta literatur obrara hurbiltzea ekarri zuen: Jorge Oteizaren lanera, hain zuzen ere.

Honela, bere obra garrantzitsuenetako batean, Aita Donostiari Agiñan eskainitako monolitoan, urrezko ardi-larrua delakoa topatu zuten.

Bestetik, patuak hala nahi balu bezala, eskultura hori Oteiza deituriko tipografia bateko “O” hizkiarekin estu lotuta zegoela topatu zuten. Tipografia hori proiektu hau gidatu duen eta AUPA!-ko Arte Zuzendaria den Haitz Mendibilek sortu zuen 90. hamarkada erdialdean.

Osagai horiekin, EGOren logotipoa ezin zen gure Orkestra definitzen duen “O” hori baizik izan.

BIOGRAFIA RUBEN GIMENO

Rubén Gimeno ha sido Director Titular de la Orquesta Sinfónica del Vallés desde 2009 hasta la temporada 2015/2016.

Así mismo, ejerció la función de Director Artístico de la Joven Orquesta de la Sinfónica de Galicia durante seis años, labores que simultaneó con el puesto de violinista de la Orquesta Sinfónica de Galicia.

Como Director invitado ha colaborado con gran parte de las orquestas españolas, como la Euskadiko Orkestra, Sinfónica de Bilbao ,Orquesta Sinfónica de Galicia, Orquesta Nacional de España, Orquesta Sinfónica de Tenerife, Orquesta Sinfónica del Principado de Asturias, Orquesta Sinfónica de Castilla y León, Orquesta de Málaga, Orquesta de Valencia, Orquesta de Barcelona y Nacional de Cataluña, Orquesta Ciudad de Granada, Oviedo Filarmónica, Orquesta de la Comunidad de Madrid, Orquesta del Palau de les Arts y Orquesta del Gran Teatre del Liceu.

Fuera de nuestras fronteras ha dirigido la Norrkoping Symphony Orchestra, Gavle Symphony Orchestra, Orquesta de Cámara de Ginebra , Orquesta del MMCK (Japón), Orquesta de la Universidad de Maryland, SAMI Orchestra (Suecia) y la Orquesta Nacional de Colombia, colaborando con solistas de la talla de Lang Lang, Midori, Violeta Urmana, Steven Isserlis Dimitri Sitkovetsky, Fazil Say, Gabriela Montero, Behzod Abduraimov,Maria Bayo, Michel Camilo, etc.

Su actividad en el campo de la lírica le ha llevado a dirigir diversas producciones del Teatro Campoamor de Oviedo. Ha dirigido “Cádiz”, de Chueca junto a la Orquesta Sinfónica de Galicia y “La del Soto del Parral” en el Teatro de la Zarzuela.

Así mismo desarrolla una intensa colaboración dentro del ciclo “Ópera en Cataluña” dirigiendo los “Cuentos de Hoffmann”, “L’Elisir d’ Amore”, “Nabucco”, “Boheme” , “Madama Butterfly” y “Goyescas”, entre otros.

Sus inicios en el mundo de la dirección vinieron de la mano del profesor James Ross, obteniendo el Master en Dirección de Orquesta en la Universidad de Maryland.

Posteriormente estudió en el Conservatorio de Estocolmo con el reputado maestro Jorma Panula, recibiendo clase de maestros como Alan Gilbert y Essa Pekka Salonen, obteniendo el Diploma Superior en Dirección de Orquesta.

Ha grabado con la Euskadiko Orkestra para el sello Claves, dentro de su serie de compositores vascos.

Viene dirigiendo de manera habitual jóvenes orquestas como JONDE, JONC, JORCAM y por primera vez, la EGO.